2010-VIII-4: jakingo duzuenez, Malagan espeleologo bat galduta dago joan den Ekainaren 22tik hona. Kobaren baten egongo denaren susmo sendoa dute, Juan Antonio Gomez Alarconek haitzuloak bakarka esploratzeko ohitura baitu (ai sekuritate arauak!!!). Bilaketa lanak uste baino gehiago luzatzen ari direnez, Andaluziako Espeleologia Batzordeak egin duen laguntzeko deialdia gogoratzea ez da txarto etorriko.
2010-VII-25: azken egunetan, 100 espeleologotik gora bildu dira Hernaz mendilepoan, Lepineux leize historikoa (Isaba) jaitsi ahal izateko. Putzu hau 1951ean deskubritu zen eta berau izan zen San Martin Harriko Sistema exploratzeko ate nagusia, harik eta La Vernako tunela egin eta beste sarrerak aurkitu arte. Otxola Espeleologia Taldeko kideak izan dira Nafarroako Gobernu eta Foru Aldundiaren baimena lortu dutenak. Pozteko albistea benetan, izan ere, gogora dezagun leize hau 1970 hamarkadatik hona itxita egon dela, arrazoia argi ez dagoela. Egin den propaganda urriarekin, atentzioa deitzeko modukoa da espedizio honetan parte hartu duten espeleologo kopuru altua, baita haien jatorria ere -asko urrunetik etorriak- . Ezagun da belaunaldi asko egon direla aukera honen zain, eta hau etorkizunerako kontuan hartzeko modukoa da. Talde txikietan banatuta, Lepineux jaitsi eta gero trabesia klasikoa egin dute La Vernako tuneletik (Santa Grazi) irten arte.
Lagun askok jaso dute ekitaldi berezi hau. Hemen batzuk:
2010-VII-3: Ekainaren 24an, aspalditiko planak bete dira San Martin Harriko Sisteman: izan ere, La Verna Aretoa publikoari irekia geratu da. Aurrerantzean espeleologoek ez gara izango hura ikusteko pribilejioa dugun bakarrak. Hortik etorriko den dirua Zuberoaren garapenerako balio badu, ez da gutxi izango.
2010-VI-14: Ekainaren 26 eta 27an Bizkaiko Simulakroa egingo da Ispasterren (Iñubija I koban). Bertan, kanpoko praktikak nahiz haitzulo barrukoak txandakatuko dira, larunbatean egun osoan (22.00etan afalduta) eta igande goizez (15.00etan bazkaltzeko). Lo egiteko lekua eta dutxak Ispasterko frontoian egongo dira.
Gogora ezazue antolatzaileak lehen bait lehen jakin behar dutela zenbat sorosle bertaratuko garen. Horregatik, jarri mesedez kontaktuan Espeleolaguntza Koordinatzailearekin, etorriko zareten edo ez jakiteko; eta etorri ezkero, egun bietarako edo bakarrerako zatozten; afaldu, lotara eta bazkaltzera geratuko zareten...
2010-V-24: seguraski La Verna dugu (San Martin Harriko sisteman) Euskalherriko lurpeko aretorik esanguratsuena. Oraintsu arte, hura osorik ikustea espeleologoei gordetako pribilejioa zen, bertako argazki guztiak zatikakoak baitziren. Azkenaldian, ordea, teknologia berriei esker gela erraldoi hau osorik erretratatzeko saiakerak emaitza hobeak lortzen ari dira. Oraingoan Philippe Kerdevez argazkilaria izan da, 64 Departamentuko Espeleologia Komitearen laguntzaz. Hiru ikuspuntutatik hartutako argazkiak eman ditu argitara: areto erditik , hondartzatik eta errekatik . Haien berezitasuna: proiekzio esferikoan hartutakoak direla.
2010-V-13: urte batzu informalki jardun eta gero, Fernand Petzl'ek 1970 urtean erabaki zuen Societe Speleo Secours Isere sortzea (3SI), zazpi urte geroago antolatuko zen Speleo Secours Français'en aintzindaria. Gaur egunean ere bizi-bizi dago 3SI bere 330 sokorristekin -pasa den Abuztuan interbenitu zuen azkenengotz-. Datorren Urriaren 15ean, espeleolaguntzaren munduak 3SI'ren 40garren urtebetetzea ospatuko du Crolles mendien azpian, Petzl zenaren etxean hain zuzen ere.
El próximo día 15 de mayo se realizará una Práctica de Espeleosocorro en el polideportivo de Zizur. El circuito constará de un contrapeso, enlazado con dos tirolinas encadenadas terminando en otro contrapeso. Los organizadores indican que si se trae otra camilla puede dar juego para mucha gente.
Para llegar a Zizur desde Irurzun: coger la autopista dirección Logroño, pasar una gasolinera y al empezar a bajar salir por la derecha para cruzar a la izquierda por la rotonda superior. En la primera rotonda hacia la derecha y en las siguientes recto hasta una en la que está señalizado el polideportivo y un instituto hacia la izquierda.
El próximo dia 29 de mayo se realizará el Simulacro Navarro en la TX 1, del monte Txaruta (Santesteban-Doneztebe). Esta cueva tiene una galeria con pequeños resaltes hasta llegar a un meandro desfondado, tras el cual un paso bajo nos deja en la cabecera de un pozo de 60 m.
2010-V-5: la Junta Directiva de la UEV agradece a los colegas del Alto Deba todo el trabajo y gestiones desarrolladas para la organización de las XXVIII Jornadas Vascas de la UEV, celebradas en Oñati.
La organización fue perfecta y todos pudimos disfrutar de unas Jornadas intensas, pero en las que también hubo tiempo para compartir la buena charla. Las distintas actividades programadas han permitido que cada uno participase según sus preferencias y creo que podemos decir que todos hemos tenido la oportunidad de aprender algo.
2010-V-4: "Creative commons" lizentzien gaia aipatu zen Asanbladan. Hemen gatoz horri buruzko informazioa osatzera.
Denok ezagutzen dugu kasuren bat: espeleologia talde batek material bat sortu (testuak, argazkiak, topografiak) eta lotsagabe batek kopiatu eta berak egindakotzat "saltzea". Egoera hau gure lanari lizentzia bat ezarrita ekidin dezakegu; inork erabilpen desegokia egiten badu, horrek helduleku legal bat emango baitigu gure egile eskubideak babesteko.
"Creative commons" lizentzia estandarrek aukera zabala ematen digute: eskubide guzti-guztiak gordetzetik, erabilpen guztiz librea uzteraino:
http://fr.creativecommons.org/contrats.htm
http://es.creativecommons.org/licencia/
Bakoitzak bere interesetara ondoen egokitzen dena aukeratzea baino ez du, eta ikusteko moduko lekuan ipini.
Esate baterako: EEE-UEV-etik garatzen ari garen "Espeleobd" famatuko datuentzat aukeratu den lizentzia hauxe da. Honek esan nahi du defektuz bertako datuak kopiatu daitezkeela egilea zein den aitortu ezkero; baina ezin direla merkataritza helburuetarako erabili, ezta eraldatu ere. Honek ez du kentzen, jakina, datuen jabeek (espeleologia talde bakoitzak alegia) aukera dutela bere izenpeko datuentzako beste lizentzia mota bat ezartzeko.
Ohitu gaitezen, beraz, izenpetzeaz gain, sortzen ditugun lanei lizentzia egokia ipintzen. Aukeratu, kopiatu eta itsatsi, besterik ez da behar!
Beheko esteketan Oñatiko Euskalherriko espeleologia jardunaldien jasotako azken irudiak;
Lotura honetan EAE-an burututako trazaketa-saioen bilan artikulua duzue. 17º Karaitzan agertutako bera da, eta itzulpena egileak berak egin du, GEBNA-ko Ainara Razkin Barandiaranek alegia.
Martxoaren 19 eta 20an Felix Ugarte elkarteak Verna aretoaren (Santa Grazi, Zuberoa) hainbat argazki egin zituzten; Horietariko batzuk beheko web orrialdearen esteketan ikus daitezke:
http://www.felixugarte.org/archives/334
http://www.caborian.com/20100326/el-mundo-subterraneo-de-la-verna-espeleofotografia-por-gus-busselo/
Gogora ezazue garrantzitsua dela haiendako lehen bait lehen jakitea zenbat jende goazen, jardunaldi guztietarako edo ez, tailerretan parte hartuko dugun... antolakuntza eta ekonomia errazteko.
Lotura honetan, Juan San Martin (1922-2005) kidearen argazki espeleologikoen bilana ikus dezakezue. Gipuzkoako Foru Aldundiak oraintsu argitaratutako argazki funtsean San Martinek bere bizitza osoan zehar egindako lan-mota guztien ikuspegi bikaina eskeintzen dute, eta bertan, jakina, kobazuloak ere ba dute lekua. Artikulua ADES-eko kide Oier Gorosabelek egindakoa da, eta bere blogean argitaratutako bezala ematen dugu.
"Vida Vasca" aldizkariko artikulu honetan, Itxinapeko Sareko lehenengo esploratzaileen pausoen berri ematen zaigu. Nestor Goikoetxeak sinatzen du, eta bertan ageri den argazkia bereziki interesgarria da: 1968 urteko EEE-ren VI Jardunaldietakoa baita, Otsabide barruko 8 eguneko kanpaleku famatu hartakoa hain zuzen ere. Atentzioa eman digu espeleologoen gaztetasunak: ¿zenbat izango zituzten, 18, 19 urte? Hemen duzue artikulu osoaren erreprodukzioa. Josu Granja ADES-eko kideak eman digu informazioa; eskerrak berari, eta ea jende gehiago animatzen den halako altxorrak konpartitzera.
Oharra: "Kobie" aldizkariko 5º alean (1975) argazki bera aurki dezakegu, testu honekin batera: "El campamento de profundidad de la sima Otxabide (sic), en julio de 1968. De izquierda a derecha: Juanjo Aguirre, Néstor de Goicoechea, Jesús L. Pascual y Luis Colorado".
2010-III-6: gaurko egunez, GAES, Burnia, GEA eta ADES taldeak elkarlanean aritu dira Otsabidepagozabalaganekoaxpean (alias Otsabide) eta ITX-80 leizean. Lehenengo taldearen lana Otsabideko sarrera historikorik barrenengo sifoira doan ibilbidearen irudiak hartzea izan da; bigarrena, ostera, sistema bereko leize honetako inkognita batzu argitzera joan da. Zazpi bat ordutako ekitaldia Orozkon amaitu dute afari gozoa hartuta.
Besaide Espeleologia Taldeko kide gaztea 2010-II-28an hil da mendi istripuan. Berari buruzko informazioa eta etorkizunean egingo diren ekimenak hemen jarraitu ahal izango dituzu.