UNIÓN DE ESPELEÓLOGOS VASCOS
EUSKAL ESPELEOLOGOEN ELKARGOA
UNION DE SPELEOLOGUES BASQUES
Español    Euskera   

Eskema-Alerta


ALERTA EGOERAREN ESKEMA




  • A- Jasotzen diren laguntza dei guztiak, norengandik heltzen diren heltzen direla, jakinaraziko zaizkio Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari (LAZ) SOS Deiak (112) izeneko zerbitzuen bidez.
  • B- Ez da inoiz zauritutako pertsona baten erreskatean parte hartu behar LAZ jakinarazi gabe eta bere oniritzia jaso gabe (bai ordea, istripuan zauritutakoa gurekin bada esploraketa batean).
  • C-Koordinatzaileek eta mediku espezialistek telefonearen bidezko buska hargailu bana daukate (espainiar estatu osoan estaldura duena) eta alerta-aurre eta alerta egoeretan batera pizten dira.
  • D- SOS Deiak (112) zentroek telefono serenad batzuk dauzkate hamar pertsonen zenbakiekin (horien artean sei talde-buru, koordinatzailea eta medikua). LAZ-k badu zerrenda gaurkotu bat EEL-ren alerta sareko telefono guztiekin.
  • E- LAZ-k EEL aurre-alerta ala alerta egoeran jartzen du ikusten duenean Ertzaintzako erreskate taldea ez gai izan daitekeela larrialdiari aurre egiteko, zailtasun teknikoengaitik.
  • F- LAZ-ek bakarrik mediku espezialistaren parte-hartzea eska dezake (zaurituak artatzeko) baldin eta ikusten badu Ertzaintzaren taldea gai dela zaurituak erreskatatzeko.
  • G- EEL-k erreskate dei bati erantzunez ikusten badu bera ere ez dela gai larrialdiari aurregiteko, LAZ-i eska diezaioke beste komunitatre autonomoetako taldeak aurrealertan ala alerta egoeran jar ditzala, beharrezkoa bada hauei espezialista ala sorosle gehiagoren laguntza eskatzeko.

EUSKAL ESPELEO-LAGUNTZA


® Euskal Espeleologoen Elkargoa