UNIÓN DE ESPELEÓLOGOS VASCOS
EUSKAL ESPELEOLOGOEN ELKARGOA
UNION DE SPELEOLOGUES BASQUES
Español    Euskera   

Euskal Espeleo Laguntzaren Historia (EEL)


  • (1945)
Gerra ostean jar genezake espeleologiaren hastapena Euskal Herrian, zientzia den aldetik espeleologiatzat hartzen dugu kobazuloetako esplorazioa eta lurrarpiaren hidrologia morfologiaren datuen bilketa. Garai haietan materialak oso urriak ziren eta teknikak eskasak; sarri eskaladako teknikak erabiltzen ziren.
  • (1951)
Félix Ruiz de Arcaute tolosarra gurera etorri zen Belgikan ikasketak egin ondoren. Bere eskutik lehen eskala metalikoak eta esplorazio-teknikak heldu ziren guregana. Emeki-emeki leize handiak jaistea lortu zuten eta Euskal Herriko lehen kobazulo sakonak ikertu zituzten.
Aldi berean sortu ziren EEEren sorrera ahalbidetu zuten espeleologia taldeak; espeleologoen kopurua handitu zen aurrekoekin batera. Esplorazioak ugaritu ziren, bai eta zaildu ere; eta berekin batera istripuak gertatzeko aukera.
  • (1971eko uztailaren 27an)
Félix Ruiz de Arcaute zendu zen esploratze batean; 717 metroko Lonne-Peyret leizea ari ziren ikertzen istripua gertatu zenean. Bera ari zen 12 metroko ur-jauzi bat igotzen auto-seguruan arazo bat izan zuenean. Alferrik saiatu zen konpontzen eta saiakeran indarra xahutu zuen. Laguntzera heldu zen kide batek bere erosketa eragin zuen. Orkatilak hautsirik zituen eta modu txarrean soka batetik zintzilik (arnesak giltzurrinak estutzen zizkiola) ezin izan zen ur-jauziaren azpitik atera. Uraren tenperatura baxuak (2º C inguru) hipotermia eragin zion eta ordu beteko eldarnio baten ondoren hil zen. 43 urte zituen eta horren maite zuen Larrako leize batean mozte zen bere bizitza. Bera ateratzeko egindako erreskatean leizeko gune batzuk dinamitatu behar izan zituzten.

Urte bereko azaroaren 7an Larraitzen gure adiskide eta maisu izandakoari egin zioten omenaldian Euskal Herriko talde guztietako espeleologo asko bildu ziren. Bilkura hartan erreskateetan aritzeko unean espeleologoen antolakuntza beharrezkoa zela ikusi zuten. Alabaina, emaitza bi urte beranduagora arte ez zen lortu.
  • (1973an)
Urte bereko udan GEV taldeko lau kide Nazioarteko VI. Kongresuan egon ziren Txekoslobakiako Olomouc hirian. Kongresuaren bukaeran erreskate-kanpaldi berezi batean parte hartu zuten eta garai hartako teknika berriak ezagutzeko aukera izan zuten.

Handik bueltan eta GEVeko kideek hala eskatuta, Arabako Espeleologia Taldekoek Euskal Herriko I. Erreskate-ariketa antolatu zuten. Jarduera honetan parte hartu zuten 25 espeleologo talde hauetakoak: GEV, CDE, AMET eta AET. ariketa Mairuelegorreta kobazuloan egin zuten. Urte bukaera aldean Arabako Diputazioko jauregian bilera bat antolatu zen euskal talde guztien parte hartzearekin; bertan lehen espeleologo sarea sortu zen leize batean gertatutako istripu beten sos-dei bati erantzuteko modukoa.

1974, 1975 eta 1976 urteetan egindako Euskal Herriko Jardunaldietan erreskate ikastaroak burutu ziren; betiere garai haietan eskura ziren materialekin (ohatilarik gabe).
  • (1980)
Bizkaiko taldeek bilerak egin zituzten gaian aditutako pertsonekin eta lehen aldiz jardunaldi teknikoetan parte hartu zuten; honela sortu zen EEL taldea. Gainerako herrialdeetako taldeak berehala batu ziren eta horrez geroztik maitasunez espeleolaguntza ikastaroak eta maniobrak egiten dira.
  • (1984ko abuztuan)
Caballos-Valle leizean frantses espeleologo-urpekari bat zendu zen sifoi baten beste aldean. Bilboko Gaes taldeko kideekin ari zen lanean istripua gertatu zenean. EEEko talde batuetako espeleologoek lan egin zuten erreskate zail honetan. Bertan Frantziako espeleolaguntzaren maila tekniko handia eta antolakuntza egokia ezagutzeko parada izan zuten, haiek izan baitziren erreskatearen ardura eraman zutenak
  • (1985an)
Espeleolaguntzako eskuliburu bat argitaratu zuen teknikak ezagutarazteko. Liburuak harrera ona izan zuen estatu espainiarrean baita atzerrian ere; bertan, EELko talde-buru ezagutu beharrrekoespeleolaguntza teknikak azaltzen dira. Liburua lan sistematiko eta hausnarketa sakon baten emaitza izan zen erreskate, maniobra eta jardunaldietako eskarmentua probestuz. Lehenak Itziarren antolatu zen 1985eko abenduan hain zuzen ere
  • (1992)
Aurrenez EAEn gertatutako istripu batean parte-hartu genuen, Aulestian (Bizkai) hain zuzen ere. Zauritua 80 metroko sakoneran zegoen leize batean, baina lehergailuak erabili behar izan genituen aho inguruko bidea zabalduareen. Andaluziatik etorritako artezilariek egin zuten lan hau eta Bilboko suhiltzaileek ke-zurgagailu bat ekarri behar izan zuten. Erreskate hau zela medio, handitu egin ziren EELren eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren arteko harremanak.
  • (1994an)
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Espeleologoen elkargoak lankidetza-itun bat sinatu genuen. Honen bitartez, EEEk bere sorosle bolondresen sarea (EEL) Eusko Jarlaritzaren esku eta honek urtero formakuntza, entrenamendu eta azpiegitura plana diruz laguntzen du. Une honetatik aurrera hobekuntza handia nabaritu dugu, izan ere, ugaritu egin baitira formakuntza eta entrenamendu jarduerak, hala nola material biltegiak ere. Honengatik guztiarengatik, sorosleen lana erraztu eta hobetu da eta segurtasunean asko irabazi dugu, zeren eta gaur egun erabiltzen diren materialak sarri errebisatu eta aldatzen baitira. Era berean, urte honetatik ugaritu egin ziren 1986tik frantses espeleolaguntzarekin ditugun harremanak.

® Euskal Espeleologoen Elkargoa