UNIÓN DE ESPELEÓLOGOS VASCOS
EUSKAL ESPELEOLOGOEN ELKARGOA
UNION DE SPELEOLOGUES BASQUES
Español    Euskera   

Euskal Herriko Espeleologi Jardunaldien Urtekaria


(1956-1959 Denboraldia)


  • 1956 Urtea: Euskal Herriko I. Jardunaldiak Aranzazun (Gipuzkoa)
-Antolatzailea: Donostiako Aranzadi elkarteko taldea.
-Jarduerak: Ekainaren 28an Vianako Printzearen Instituzioko bi kide lurrrazpiko esploraketaz eta teknikaz aritu ziren, José Mª Thomasek lan topografikoen teknikak eta tresneriaz jardun zuen eta Félix Ruiz de Arcautek lurrazpiko argazkilaritzaz.
Ekainaren 29an José Mª Eslava karaitzen petrologiaz mintzatu zen, M. Jullivert doktoreak lurrazpiko morfologia jorratu zuen, Noel Llopis Llado doktore ospetsua karaitzen egitura, tektonika eta sedimentazioaz aritu zen eta On Jose Migel Barandiaranen gaia ikerketa arkeologikoa eta kobazuloetako sedimentuen pilaketa izan zen. Ekainaren 30ean Carlos Menaya Erburuk eta Pedro Rodríguez de Ondarrak hitzaldi bat eman zuten katalogo espeleologikoaz eta lurraldearen mapaz. Bukatzeko, Joaquín Gómez de Llarenak fenomeno espeleologikoen terminologiaz jardun zuen.
  • 1957 Urtea: Euskal Herriko II. Jardunaldiak Urbasan (Nafarroa).

-Antolatzailea: Vianako Printzearen Instituzioako taldeak.
-Jarduerak: Tximua, Arleze eta Robleko leizeak esploratu zituzten eta Máximo Ruiz de Gaonak hitzaldi bat eman zuen zonaldearen ezaugarri geologiko eta hidrogeologikoez
  • 1958 Urtea: Herrialdeko Espeleologiaren Batzarra Karrantzan, (Bizkaia).
-Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
-Jarduerak: Karlistaren leizearen eta Lanestosako kobaren esplorazioa; Biologiari buruzko hitzaldia Balcells irakasleak emana eta ondoren, Jose Migel Barandiaran Arkeologiaz, J A. Martínez Hidrogeologiaz eta J. Montoriol Pous lurrazpiko morfologiaz aritu ziren.
  • 1959 Urtea: Euskal Herriko IV. Jardunaldiak Gorbean (Araba).
-Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
-Jarduerak: Jardueren artean honako esploraketa hauek: Mairulegorreta I. Leizea, Artxulegi eta Sale iturburuak eta Madiko leizea. Mairulegorreta III leizean Jose Migel Barandiaranen zuzendaritzapean indusketa arkeologikoak egin zituzten
ardunaldiak Gorbean (Araba),

......................................................................................................................................

(1960-1969 Denboraldia)


  • 1960 Urtea: Euskal Herriko V. Jardunaldiak Larran (Nafarroa),
-Antolatzailea: Vianako Printzearen Instituzioako taldea.
-Jarduerak: Jarduera nagusia San Martin Harriko leizearen esplorazioa izan zen, hala nola Ukerdi zonaldearen ikerketa geografiko eta hidrogeologikoa (San Jorge ibaiaren arroan), Arlas mendiaren zonaldeko leizeen esplorazioa eta ikerketa hidrogeologiko orokorra. Hitzaldi hauek ere eman zituzten: Arturo Valenzuelak karstaren morfologiaz; Adolfo Erasok Klimatikaz eta Geoespeleologiaz, Bernad Closek lurrazpiko argazkilaritzaz. Electricite de France konpainiako teknikariek, berriz, San Martin Harriko leizean adar nagusiaren topografia egin zuten.
  • 1967 Urtea: Euskal Herriko VI. Jardunaldiak Itxinan (Gorbea, Bizkaia),
-Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldeak antolatuak.
-Jarduerak: Itxinako karsteko leize eta kobazuloen esplorazioa.
  • 1968 Urtea: Euskal Herriko VII. Jardunaldiak Itxinan (Gorbea, Bizkaia).
-Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
-Jarduerak: Jardunaldi hauetan aurreko urteko lanari jarraipena eman zitzaien. Lan nagusia Otxabideko leizean eta Erdialdeko Pitzadura Handian egin zen.
  • 1968 Urtea: Euskal Herriko VII. Jardunaldiak Itxinan (Gorbea, Bizkaia),
-Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
-jarduerak: Jardunaldi hauetan aurreko urteko lanari jarraipena eman zitzaien. Lan nagusia Otxabideko leizean eta Erdialdeko Pitzadura Handian egin zen.

(1970-1979 Denboraldia)


  • 1970 Urtea: Euskal Herriko Jardunaldiak Itxinan, Gorbea (Bizkaia).
-Antolatzailea:
-Jarduerak; Aurtengo jardunaldiak suspenditu izan ziren eguraldi kaskarra izateagatik. Horren ondorioz beste ezplorazioak Deguriako karstean (Aizkorri-Gipúzkoa) antolatu egin zituzten.

  • 1974 Urtea: Euskal Herriko IX. Jardunaldiak Mendaron (Gipúzkoa).
-Antolatzailea: Eibar kirol Taldearen Espeleoloji Sekzioa
-Jarduerak: Jardunaldi hauetan Mendaroko karsteko leize eta kobaren esplorazioa izan zen, bereiziki Leizetako Lezian (-200m). Beste aldetik Espeleo-laguntzarako praktikak burutu ziren.

  • 1975 Urtea: Euskal Herriko X. Jardunaldiak Truciosen, Jorrios (Bizkaia).
-Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
-Jarduerak: Mendilerroko hainbat leizen explorazioa egin zen eta "Euska Herriko II. Salbamendu Praktikak" Mazuelaren Torcan (-60m) ospatu ziren.

  • 1976 Urtea: Euskal Herriko XI. Jardunaldiak Mairulegorretan (Gorbea-Araba).
-Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
-Jarduerak: Leize Batzuen topografia egin zuten. Bizkaiko Espeleologia Taldeak (GEV) espeleologiari Buruzko ikastaro bat eman zuen.

  • 1977 Urtea: Euskal Herriko XII. Jardunaldiak Gesaltzan (Oñati-Gipuzkoa).
-Antolatzailea: Aloña Mendi Espeleologia Taldea (AMET).
-Jarduerak: Gesaltzako Kobazuloaren topografia berri bat eta fauna bilketa egin ziren.

  • 1978 Urtea: Euskal Herriko XIII. Jardunaldiak Aralarren (Ataun-Gipuzkoa).
-Antolatzailea: Aranzadiko Zienzi Elkartearen Espeleologia Sekzioa.
-Jarduerak: Aralarko Hego-Mendebaldeko leize-kobaren esplorazioa eta zonaldearen sintesi hidrogeologikoa egin ziren.

  • 1979 Urtea: Euskal Herriko XIV. Jardunaldiak Aralarren (Nafarroa).
-Antolatzailea: Vianako Printzearen Instituzioako taldeak / Satorrak Espeleologia Taldea (C.D.N.).
-Jarduerak: Ormazarretako Leziako sifoi-terminalaren colorazioa egin zen. Zonaldearen leize batzuen (bereizi Bizkaino leizea) topografia eta ezplorazio orokorra.

(1981-1988 Denboraldia)


  • 1981 Urtea: Euskal Herriko XV. Jardunaldiak Salbada Mendilerroan (Araba).
-Antolatzailea; Arabako Espeleologia taldea.
-Jarduerak: Jardunaldi hauetan Salbada Mendilerroko Zonaldeko hainbat leize izan zen, bereiziki Kobatako sakanako leizean (SR-7)
  • 1983 Urtea: Euskal Herriko XVI. Jardunaldiak Gorbean, (Bizkaia).
-Antolatzailea:Bizkaiko EspeleologiaTaldea.
-Jarduerak: Aurtengo jardunaldiak sekulako elur-ekaitz bota ondoren supenditu izan ziren.
  • 1987 Urtea: Euskal Herriko jardunaldiak Larran, (Nafarroa).
-Antolatzailea: Satorrak Espeleologi Taldea / G. E. Satorrak (C.D.N).
-Jarduerak: BU-56 (Ilaminako Ateak) leizera jaitsiera Larrako karstean. 2 barruko kanpaldi egin ziren hainbat talde-lanak gauzatzeko, besteak beste; topografia, argazkigintza etabar.
  • 1988 Urtea; Euskal Herriko XVII. Jardunaldiak Aralarren (Gipuzkoa).
-Antolatzailea: Aranzadiko Zienzi Elkartearen Espeleologia Sekzioa.
-Jarduerak: Zonaldearen leize-kobaren ezplorazioa, bereiziki Malkorriko haitzuloan.

(1990-1991 Denboraldia)


  • 1990 Urtea; Euskal Herriko XVIII. Jardunaldiak Salbada Mendilerroan (Araba).
-Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
-Jarduerak: SI-44 leize-sistema handian urria-azaroaren 3 astebururako talde-lanak burutu egin zuten. 2 barruko-Kanpaldi antolatu behar ziren sarreratik 10 kilometrora lan-zonaldea izateagatik.
  • 1991 Urtea: Euskal Herriko XIX. Jardunaldiak Gorbean (Araba).
-Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
-Jarduerak: Gobeiako Mairuelegorretako eta Peña Gingiako Kobazuloen "Salbamendu praktikak" ospatu ziren.
  • 1992 Urtea; Euskal Herriko XX. Jardunaldiak Galdamesen (Bizkaia).
-Antolatzailea: GAES, Bilbo.
-Jarduerak; Arenaza, El Bortal eta Sima Europa leize-kobaren ezplorazioak.
  • 1993 Urtea; Euskal Herriko XXI. Jardunaldiak Aralarren (Nafarroa).
-Antolatzailea; Lizarrako Espeleologia Taldea.
-Jarduerak; Alde batetik jardunaldi hauetan Malloako Jurasiko ipar-karstaren prospekzioa egin zen. Bestetik Ormazarreta-Bigarrena leizearen amaierako zonaldea exploraziak burutu egin ziren.
  • 1994 Urtea; Euskal Herriko XXII. Jardunaldiak Gernikan (Bizkaia).
-Antolatzailea; ADES, Gernika.
-Jarduerak: Gernikako eskualdearen leize-koba batzuetan espeleo-laguntzarako praktikak egin ziren, bereiziki lurpeko ibaian. Jardunaldien egunak pasatu ahala "desobstrukzio italiar-teknika" berri bat erakutsi zen.
  • 1996 Urtea; Euskal Herriko XXIII. Jardunaldiak Aranzazun (Oñati-Gipuzkoa).
-Antolatzailea; Aloña Mendi Taldea (Oñati).
-Jarduerak: Jardunaldien hauetako helburu nagusia EEEren taldeen maila teoriko-practika handitu izan zen. Horretarako lan-talde ezberdinak antolatu ziren ondorengo gaiei buruz; topografia, ezplorazio-teknika, lur-azpiko argazkigintza, informatika, karstaren-deskribapena.

  • 1997 Urtea; Euskal Herriko XXIV. Jardunaldiak Salbada Mendilerroan (Araba).
-Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
-Jarduerak: SI-44 (Hayal de la Ponata) leize-sisteman hainbat lan ezberdinak burutu ziren, besteak beste; "SI-44" leizearen amaierako sifoian eta "Pozo Nuevo II" leizean fluoresceina eta rodamina injektatu zen, "Agua de los Losinos " eta "Muleteros" leizetan desobstrukzio eta topografia-lanak egin ziren bereiziki.
  • 1999 Urtean; Euskal Herriko XXV. Jardunaldiak Salbada Mendilerroan (Araba).
-Antolatzailea; Arabako Espeleoloji Taldea.
-Jarduerak: Zonaldearen prospekzioa eta "Santa Ageda eta Los Goros" leize-kobazuloetako ezplorazio-lanak burutu ziren.

(2000- Denboraldia)


  • 2000 Urtea; Euskal Herriko XXVI. Jardunaldiak Amezketan (Aralar-Gipuzkoa).
-Antolatzailea: Félix Ugarte Elkartea.
-Jarduerak: Txindoki, Larreone, Balerdi eta Zabalegi Mendien leize-koba berrien ezplorazio eta prospekzioak egin ziren.
  • 2008 Urtea: Euskal Herriko XXVII. Espeleologia Jardunaldiak. Gernika-Bizkaia.
-Antolatzailea; ADES (Gernika).
-Jarduerak: Jardunaldien hauetako helburu nagusia EEEren taldeen maila teoriko-practika handitu izan zen. Horretarako tailer ezberdinak antolatu ziren ondorengo gaiei buruz; topografia, ezplorazio-teknika, Web-orriak-Blogs-Internet eta karstaren-batzordea. Horretaz gain, hainbat hitzaldi eta emanaldi antolatu ziren, besteak beste: Argazkilaritza, aurrehistoria, paleontologia, bioespeleologia, Geologia, Karstaren babesa, Katalogoa, Sorospenak arroiletan, etabar. Espeleologook ere eguneroko irteera hainbat lekutare egin ziren; Kantauriko begia, Santimamiñe, Laminak, Euzeneta-Urgitxi, Abita-Trakamine,....

Informazio gehiago:

http://jardunaldiak.blogspot.com/

® Euskal Espeleologoen Elkargoa