Bilera hauek gure historia amankomunaren
zati garrantzitsua izan dira; eta ikerketa eta elkarlanerako hitzordu
garrantzitsuak izaten jarraitzen dute. Hasierako Jardunaldiak tekniko eta
didaktikoak ziren batez ere -artean hori baitzen espeleologoen premia- eta, denborarekin,
gaur egungo helburuetara hurreratu dira:
Elkarlanean aritzea, jende eta material asko eskatzen duten
ikerketa eremuetan.
Entrenamendurako, ezaguera-trukaketarako eta espeleolaguntza
formakuntzarako aukera ematea.
Euskal espeleologia taldeen lagunarteko harremana bultzatzea.
I Kongresua (Arantzazu, 1956)
Donostiako Aranzadi elkartea izan zen
aintzindaria: 1956eko ekainaren 28tik 30era antolatu zuen Arantzazuko I
Kongresua. Euskal talde guztietako espeleologoak parte hartu zuten, hasiberriak
barne; baita gaian interesa zuten hainbat geologo eta naturalista ere. Jardunaldi
hauen helburua kulturala izan zen batik bat; hala erakusten du egitarauak:
Ekainaren 28an Vianako Printzearen Instituzioko bi kide lurrazpiko
esploraketaz eta teknikaz aritu ziren; Jose Mª Thomasek lan topografikoen
teknikak eta tresneriaz jardun zuen; eta Felix Ruiz de Arkautek lurrazpiko
argazkilaritzaz.
Ekainaren 29an José Mª Eslava karaitzen petrologiaz mintzatu
zen; M. Jullivert doktoreak lurrazpiko morfologia jorratu zuen; Noel
Llopis Llado doktore ospetsua karaitzen egitura, tektonika eta
sedimentazioaz aritu zen; eta Jose Miguel Barandiaranen gaia ikerketa
arkeologikoa eta kobazuloetako sedimentuen pilaketa izan zen.
Ekainaren 30ean Carlos Menaya Erburuk eta Pedro Rodriguez de
Ondarrak hitzaldia eman zuten katalogo espeleologikoaz eta lurraldearen
mapaz; eta bukatzeko, Joaquín Gómez de Llarenak fenomeno espeleologikoen
terminologiaz jardun zuen.
Jardunaldiak, urterik urte
I kongresu honetatik 50 urte baino
gehiago igaro arren Hego Euskal Herriko Espeleologia Jardunaldiak eten gabe
ospatu dira, maiztasun aldakorrarekin hori bai. Hurrengo lerroetan ikus
daitekeenez, Euskalherriko kobazulo esanguratsuenen esplorazioa Jardunaldi
hauetan egin da, hain zuzen ere. Labur aipatuko ditugu:
Jarduerak: Tximua, Arleze eta Robleko leizeak esploratu
zituzten eta Máximo Ruiz de Gaonak hitzaldi bat eman zuen zonaldearen
ezaugarri geologiko eta hidrogeologikoez
III Jardunaldiak (Karrantza, 1958)
Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
Jarduerak: Karlistaren leizearen eta Lanestosako kobaren
esplorazioa; biologiari buruzko hitzaldia Balcells irakasleak emana eta
ondoren, Jose Miguel Barandiaran arkeologiaz, J A. Martínez hidrogeologiaz
eta J. Montoriol Pous lurrazpiko morfologiaz aritu ziren.
IV Jardunaldiak (Gorbea, 1959)
Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
Jarduerak: esplorazioak Mairulegorreta I. Leizea, Artxulegi
eta Sale iturburuetan eta Madiko leizean; Mairulegorreta III leizean Jose
Migel Barandiaranen zuzendaritzapean indusketa arkeologikoak.
Jarduerak: jarduera nagusia San Martin Harriko leizearen
esplorazioa izan zen, hala nola Ukerdi zonaldearen ikerketa geografiko eta
hidrogeologikoa (San Jorge ibaiaren arroan), Arlas mendiaren zonaldeko
leizeen esplorazioa eta ikerketa hidrogeologiko orokorra. Hitzaldi hauek
ere eman zituzten: Arturo Valenzuelak karstaren morfologiaz; Adolfo Erasok
Klimatikaz eta Geoespeleologiaz, Bernad Closek lurrazpiko argazkilaritzaz.
Electricite de France konpainiako teknikariek, berriz, San Martin Harriko
leizean adar nagusiaren topografia egin zuten.
VI Jardunaldiak (Itxina, 1967)
Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
Jarduerak: Itxinako karsteko leize eta kobazuloen
esplorazioa.
VII Jardunaldiak (Itxina, 1968)
Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
Jarduerak: jardunaldi hauetan aurreko urteko lanari jarraipena
eman zitzaien. Lan nagusia Otsabideko leizean eta Erdialdeko Pitzadura
Handian egin zen.
VIII Jardunaldiak (Salbada Mendilerroa,
1969)
Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
Jarduerak: eguraldi txarra dela eta ez ziren egon.
Jardunaldiak (Itxina, 1970)
Ez ziren ospatu eguraldi kaskarra
izateagatik. Horren ondorioz beste ezplorazio batzu antolatu ziren Deguriako
karstean (Aizkorri-Gipuzkoa).
IX Jardunaldiak (Mendaro, 1974)
Antolatzailea: Eibar Kirol Elkarteko taldea.
Jarduerak: Mendaroko karsteko leize eta koben esplorazioa egin
zen, bereziki Leizetako Lezian (-200m). Beste aldetik Espeleo-laguntzarako
praktikak burutu ziren.
X Jardunaldiak (Jorrios, 1975)
Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
Jarduerak: mendilerroko hainbat leizen explorazioa egin zen
eta "Euskal II. Salbamendu Praktikak" Mazuelaren Torcan (-60m)
ospatu ziren.
XI Jardunaldiak (Gorbeia, 1976)
Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
Jarduerak: leize batzuen topografia egin zuten. Bizkaiko
Espeleologia Taldeak topografia ikastaro bat eman zuen.
XII Jardunaldiak (Gesaltza, 1977)
Antolatzailea: Aloña Mendi Espeleologia Taldea.
Jarduerak: Gesaltzako kobazuloaren topografia berri bat eta
fauna bilketa egin ziren.
XIII Jardunaldiak (Ataun, 1978)
Antolatzailea: Aranzadiko Zientzia Elkartearen taldea.
Jarduerak: Aralarko Hego-Mendebaldeko leize eta koben
esplorazioa eta zonaldearen sintesi hidrogeologikoa.
XIV Jardunaldiak (Aralar, 1979)
Antolatzailea: Vianako Printzearen Instituzioko taldea eta Satorrak
Espeleologia Taldea (C.D.N.).
Jarduerak: Ormazarretako Lezia 1-eko (-373 m) sifoi
terminalaren kolorazioa egin zen. Zonaldearen leize batzuen (bereizi
Bizkaino leizea) topografia eta ezplorazio orokorra.
XV Jardunaldiak (Salbada Mendilerroa,
1981)
Antolatzailea; Arabako Espeleologia Taldea.
Jarduerak: Jardunaldi hauetan Salbada Mendilerroko Zonaldeko
hainbat leize esploratu eta topografiatu ziren bereziki Kobatako Sakanako
leizean (SR-7)
Jardunaldiak (Gorbea, 1983)
Antolatzailea:Bizkaiko Espeleologia Taldea.
Jarduerak: urte honetako jardunaldiak sekulako elur-ekaitz
bota ondoren supenditu ziren.
XVI Jardunaldiak (Larra, 1987)
Antolatzailea: Satorrak Espeleologia Taldea (C.D.N).
Jarduerak: BU-56 (Ilaminako Ateak) leizera jaitsiera Larrako
karstean. Barruan bi kanpaleku egin ziren hainbat talde-lan gauzatu ahal
izateko: topografia, argazkigintza... etabar.
XVII Jardunaldiak (Aralar, 1988)
Antolatzailea: Aranzadiko Zientzia Elkartearen Espeleologia taldea.
Jarduerak: leizeen prospekzio-ezplorazioa; Malkorriko
haitzuloa bertan aurkitu eta exploratzen hasi zen.
XVIII Jardunaldiak (Salbada Mendilerroa,
1990)
Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
Jarduerak: SI-44 leize-sistemaren tamaina handiarengatik,
urria-azaroaren 3 asteburutan zehar burutu ziren talde-lanak. Barruko bi
kanpaleku antolatu behar izan ziren, lan eremua sarreratik 10
kilometrotara zegoelako.
XIX Jardunaldiak (Gorbea, 1991)
Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
Jarduerak: Gorbeiako Mairuelegorretako eta Peña Gingiako
Kobazuloetan salbamendu praktikak.
XX Jardunaldiak (Galdames, 1992)
Antolatzailea: Bilboko GAES.
Jarduerak: Arenaza, El Bortal eta Sima Europa haitzuloen
ezplorazioak.
XXI Jardunaldiak (Aralar, 1993)
Antolatzailea: Lizarrako Espeleologia Taldea.
Jarduerak: alde batetik jardunaldi hauetan Malloako Jurasiko
ipar-karstaren prospekzioa egin zen. Bestetik Ormazarreta II leizearen
amaierako zonaldean explorazioak burutu ziren.
XXII Jardunaldiak (Gernika, 1994)
Antolatzailea: Gernikako ADES.
Jarduerak: Gernikako eskualdeko haitzulo batzuetan
espeleo-laguntzako praktikak egin ziren, bereziki lurpeko ibaietan. Desobstrukzioko
teknika italiarra erakutsi zen.
XXIII Jardunaldiak (Arantzazu, 1996)
Antolatzailea: Aloña Mendi Espeleologia Taldea.
Jarduerak: helburu nagusia EEE-UEV-eko taldeen maila
teoriko-praktikoa jasotzea izan zen. Horretarako lan-talde ezberdinak
antolatu ziren ondorengo gaiei buruz; topografia, esplorazio teknika, lurrazpiko
argazkigintza, informatika, karstaren deskribapena.
XXIV Jardunaldiak (Salbada Mendilerroa,
1997)
Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
Jarduerak: SI-44 (Hayal de la Ponata) leize-sisteman
hainbat lan ezberdin burutu ziren, besteak beste; SI-44 leizearen
amaierako sifoian eta Pozo Nuevo II leizean fluoresceina eta rodamina
injektatu zen, "Agua de los Losinos " eta "Muleteros"
leizetan desobstrukzio eta topografia-lanak egin ziren.
XXV Jardunaldiak (Badaia Mendilerroa,
1999)
Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
Jarduerak: zonaldearen prospekzioa eta Santa Ageda eta Los
Goros leize-kobazuloetako esplorazio lanak burutu ziren.
XXVI Jardunaldiak (Amezketa, 2000)
Antolatzailea: Félix Ugarte Elkartea.
Jarduerak: Txindoki, Larreone, Balerdi eta Zabalegi mendien haitzulo
berrien esplorazio eta prospekzioak egin ziren.
XXVII Jardunaldiak (Gernika, 2008)
Antolatzailea: Gernikako ADES.
Jarduerak: EEE-UEV-ko taldeen maila teoriko-praktikoa
handitzea; tailer ezberdinak: topografia, esplorazio-teknika,
web-orriak-blogak-internet, karstaren batzordea; hitzaldi eta emanaldiak:
argazkilaritza, aurrehistoria, paleontologia, bioespeleologia, geologia,
karstaren babesa, katalogoa, sorospenak arroiletan, etabar. Irteerak:
Kantauriko Begia, Santimamiñe, Lamiñak, Ezuneta-Urgitxi, Abitaga-Trakamail....
Programa osoa: http://jardunaldiak.blogspot.com/
XXVIII Jardunaldiak (Arrasate/Oñati, 2010)
Antolatzaileak: Arrasateko BET eta Oñatiko AMET.
Jarduerak: Joseba Iglesiasi omenaldia, kartografia tailerra, esplorazio teknika berriak, argazki rallya, Gesaltzan esplorazioa, Oñati inguruko karsta ezagutzeko ibilaldia, CAVEX team eta Krubera Voronyari buruzko hitzaldiak... Programa osoa: http://sites.google.com/site/28espeleojardunaldiak/
Malloku Sistemako lanen aurkezpena. David
Diez, Gorka Zabala eta Javier Moreno: Jardunaldien aurkezpena, Goikoetxeko baserritarren papera, Jagoteko Akordioaren nondik norakoak. Javier
Maeztu eta Gotzon Aranzabal: Malloku Sistemaren azalpen geologikoa, ADES taldeak eramandako esplorazioen historia. Josu
Granja: Goikoetxe haitzuloaren diaporama. Antonio
Garcia eta Ricardo Gutierrez: urpeko
esplorazioen irudiak. Jose
Miguel Edeso eta Juan Carlos Lopez Quintana: "Registro paleoambiental"
izeneko hitzaldia, Goikoetxe kobako hondar
metaketaren interpretazioa, klimari buruzko datuak. Carlos
E. Prieto: Malloku Sisteman bizi diren izakiak, bertan
deskribatu diren espezie berriak barne. Arantza
Aranburu Artano: espeleotemak,
bertan hartutako estalagmita lagin biren azterketa. Iñaki
Vadillo eta Juan Antonio Barbera: hidrologia eta klimatologia.
Espeleologia zientifiko prozedurak. Juan
Carlos López Quintana: "Ocupación y uso de las cuevas por el ser humano
durante la
Prehistoria" hitzaldia, arkeologia lanen
zehaztapenak eta esplorazioetan zehar hartu behar ditugun
prekauzioak. Pedro
Castaños: "Ultimas aportaciones de la espeleología vasca a la
paleontología del Cuaternario" hitzaldia, 27 Jardunaldietatik hona jasotako laginen eta
haien ikerketen eguneraketa. Joseba
Rios eta Diego Garate: labar-artea detektatu eta salbatzeko prozedurak. Javier
Moreno: Triano-Galdameseko karstean Burniak egindako ikerketa programa. Maria
Napal: "Analisis de sostenibilidad del recurso hidrico. Acuifero de
Itxako (Barindano)" izeneko lana, Lizarrako Espeleologia
Taldeak azken hileetan Lokiz mendizerran eramaten diharduena. Iñaki
Vadillo eta Juan Antonio Barbera: klimatika, hidrokimika eta trazadoreen erabilpena.