UNIÓN DE ESPELEÓLOGOS VASCOS
EUSKAL ESPELEOLOGOEN ELKARGOA
UNION DE SPELEOLOGUES BASQUES
Español    Euskera   

Euskal espeleolaguntza-taldearen espeleologo baten erreskatea Aralar´ko Ilobi leizean. Nafarroa.


ILOBI LEIZEKO BENETAKO ERRESKATEAREN TXOSTENA (ARALAR)

David Diezek idatzia (EELko koordinatzailea)

Urtero Euskal Espeleolaguntzak (aurrerantzean EEL) antolatzen duen erreskate ariketaren bitartean, benetako istripu bat gertatu zen parte-hartzaile batek eroriko bat izan zuenean. Izan ere, une batean erreskateko soka batetik jaisten ari zenean amildu zen. Ondoko txosten labur honek oinarrizko datu jakingarriak biltzen ditu.






-Data: 2005eko irailaren 24 eta 25a.
-Lekua: Aralarreko Ilobiko leizea (Nafarroa); istripua 200 metroko sakoneran gertatu zen.
-Zauritua: Javier Busselo (EELko taldeburua).
-Istripuaren zergatia: zauritua lau metrotik amildu zen sokaren muturrean korapiloa falta zelako. Erorikoan putzuaren hondoko harrien kontra talka latza jasan zuen.
-Zauriak: errain hezurra zenbait zatitan hautsi eta zanpatu zitzaion (sakroaren gorputza eta hegala). Ez zien medulari eta nerbioei eragin.

Erreskatean parte-hartu zuten talde eta erakundeak:

-Leizearen barruan: erreskate-ariketan parte hartzen ari ziren EELko 28 sorosleak (horietatik bi medikuak; bat bertan zegoena eta bestea, deitu ondoren, erreskatean parte hartu zuena); Madrileko espeleo laguntzako 8 sorosle eta Valentziako beste bat,

-Leizetik kanpo: EELko logistika-taldeko 6 kide: Nafarroako SOS-Deiak zerbitzuko telefonoko teknikaria bat; Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko zerbitzuko teknikari bat (Basurtoko ospitaletik medikuaren materiala ekarri zuena eta EEL laguntzeko prest zegoena) eta Altsasuko parkeko bi suhiltzaile 4X4 ibilgailu batean heldu zirenak zauritua ospitalera eramateko (Nafarroako Gobernuaren helikoptero bat parte hartzeko prest bazegoen ere, behe-lainoarengatik ezin izan zuen zauritua jaso.

Hainbat datu jakingarri:

-Erreskate ariketa eta benetako erreskatearen ordu kopurua: 17 ordu.
-Benetako erreskatearen ordu kopurua: 11 ordu. Une nagusiak: istripua 21:10ean gertatu zen. 23:45ean ohatila martxan jarri zen. 8:00etan ohatila kanpora heldu zen.
-Sorosle kopuru osoa: 46 sorosle; horietatik 6 kanpoko taldean kudeaketa eta apoio taldean, eta 40 barruan; bi mediku, 9 taldeburu eta 29 sorosle.

-Egintza medikoak: zaurituari muskuluetan zehar Metamizol (NOLOTIL®) y Piroxicam (FELDENE®) injektatu zizkion medikuak. Ondoren, bizi-konstanteen gainbegiratu eta laguntza eman zion. Azken unean bena batean G20 motako kateter bat sartu zion eta horren bidez 500 ml glukosa, 10 mg kloruro morfiko, 60 mg Ketorolako (DROAL®) eta 1 g parazetamol muskulu bitartekoa (PERFALGAN®) injektatu zizkion. Kateterra gatzaturik gelditu zen hurrengo egintzetan erabiltzen ahal izateko.

-Kanpoan zauritua hutseko koltxoi batean jarri zuten, eta be-laino trinkoa zela-eta, Altsasuko suhiltzaileak 4X4 batean Guardetxeraino eraman zuten; bertatik, anbulantzia medikalizatu batean Iruñeko Bideko Ama Birjinaren ospitaleraino joan zen.

Ampliar
Foto-1

Warning: getimagesize(FotosDocs/accidenteilobi/Grande/ilobi_08.jpg): failed to open stream: No such file or directory in /var/www/vhost/euskalespeleo.com/home/html/index.php on line 373
Ampliar
Foto-2
Ampliar
Foto-3
Ampliar
Foto-4
Ampliar
Foto-5
Ampliar
Foto-6
Ampliar
Foto-7
Ampliar
Foto-8

® Euskal Espeleologoen Elkargoa