Espeleologo baten erreskatea Dimako Larrikoarriko leizean, Bizkaia.
-Istripua arratsaldeko laurak aldera gertatu zen, A S espeleologoa 15 metroko putzu
bat igotzera zihoan unean. Estropozo baten erruz, ezker hankako belaunean luxazio akutu bat izan zuen. Une hartan, bere taldekideek, GEMA taldekoek, leku seguru batera eraman zuten hezetasun urruti eta harrien erosketen salbu. Ondoren, Euskal Espeleolaguntzari dei egin zioten eta SOS Deiak erreskate taldea martxan jarri zuen.
- Zaurituaren ondora helduta, sorosleek zauria oso larria ez zela ikusi zuten eta horrela, ohatila erabili gabe egin ahal izan zuten erreskatea. Izan ere, leizea oso estua izanik, erreskatea askoz ere zailagoa izanen zen: meandro eta katazulo batzuen zabaltzea ezinbestekoa izanen zen. Halere, sorosleen taldeek,badaezbada, zenbait gune estu zabaldu zituzten mikrolehergailuak erabiliz. Putzuetan erreskatea kontrapisuen bitartez egin zen eta ondoren, zauritua lagundu zuten leizearen ahoraino. Bukatzeko esan medikuaren artatze lanak asko erraztu zuela zaurituaren erreskatea.
- Zauritua eta bere taldea 23:30ak aldera atera ziren leizetik; gainerako sorosleak berriz, berrogei minutu geroago. Handik, anbulantzia batean zauritua Galdakaoko (Bizkaia) ospitaleraino eraman zuten artatze sakonagoa edukitzeko.
- Erreskatean parte hartu zuten honako hauek:
Euskal Espeleolaguntza taldeak eta leizetako erreskateetan eskarmentu handia daukan medikuak.
Eratzaintzako Mendiko Brigrada Ibiltariko kau kidek.
SOS Deiak erakundeko Larrialdiei Aurre Egiteko zerbitzuko teknikari batek.
GEMA taldeko espleologo batzuek.
SOS Deiak eta DYAko anbulantzia bik.
Estekak:
http://actualidad.terra.es/articulo/html/av2664883.htm
http://actualidad.terra.es/nacional/articulo/espeleologo_herido
_logro_abandonar_cueva_665166.htm
http://www.gara.net/azkenak/orriak/12/art145491.php
http://www.europapress.es/europa2003/noticia.aspx?cod=20060101130701&tabID=1&ch=73