Editoriala:
Atzean geratu da 2011 urtea, aieru txarrekoa alderdi askotatik: lana,politika, ekonomia, gizartea… inor ez dago hauetatik libre. Egoera ilun eta zalantzakor honetan, gaiak gehiegizko tokia hartzen du gure elkarrizketa, solasaldi, hitz aspertu eta abarretan. Baina ezin da dena horren txarra izan eta Obelix eta Asterix gogora ekarrita,espeleologiaren munduak ihes egiten dio egoerari eta esploratze, aurkikuntza eta ikerketa berri mordoa dauka jendeari erakusteko. Erremedio ederra krisiari buelta emateko: espeleologia gehiago! Aurtengo alea Iñaki Latasaren (GAES, Bilbo) artikulu mamitsu batekin hasten da, bertan Itxinan (Bizkaia) esploratutako 40 kilometroko sare baten deskribapena egiten du: Itxinapeko sarea. Kobazuloa Gorbeialdean dago Itxinako mazizoan eta espeleogenesiaren ikuspuntutik landu du. Ondoren, Nafaroako Aezkoara pasatuko gara Basanberroko ziloan 10 urtez egindako lanen berri edukitzeko. Artikulua Iruñeko Satorrak taldekoa da, bera aritu baita Garraldako leize honetan. Oroitu 2000ko alean (9. zenbakia) lehen artikulu bat argitaratu genuela. Segida emanez, Oñatiko AMET taldeak Aizkorri eta Udalaitz mendialdeetako iturburu batzuen ur hotzetan murgilduko gaituzte, zeren eta, azken boladan hainbat murgilaldi eta esploratze egin dituzten. Atal honi itxiera ematen dio iazko udaldean Larrako mazizoan, Nafarroako taldeek antolatu eta NEF eta EEEren partehartzearekin egin zen kanpaldiak. Sarrera gisa, Iruñeko Satorrak taldeak 10 urtetan egindako katalogazio lanaren laburpen bat eskaintzen digu; izan ere, aurreko lan honen ezean, ezinezkoa izanen baitzen aipatutako kanpaina egitea eta hurrengo urteetan zuku ederra aterako diogu berrikuspen honi. Azken artikulu batek CES-ALFA taldeak (Madril), hainbat unibertsitaterekin elkarlanean, egiten ari den lan baten berri ematen digu. "Criopicos" izeneko ikerketa hau Europako Mendietako leize izoztuetan egiten ari dira eta interes handiko gertatuko zaizue.
Hurrengo atalean, elkarrizketa sakon bat da: Richard Maire "le professeur" geomorfologo, ikertzaile eta espeleologo adituak bere esperientzien berri ematen digu; gogoan eduki Maire izan dela mundu osoan erreferente garrantzitsua espeleologian eta toki askotako esplozatzetan parte hartu duela. Rober Garayren komiki batek egile honek espeleologiaz duen ikuspegi pertsonala eskainiko digu, "Amos pa'las kuevas" (Goazik/n zulotara). Artikulu batek EEEren karstaren babeserako batzordearen jarduna kontatuko digu. Azken artikulu batek teknika eta materialen batzordearen ekarpena kontatuko digu. Ohi bezala, azken atalak honako berriak dakarzkigu: 2011 urtean EEko taldeen Euskal Herriko azken esploratzeak; egindako espeleolaguntza ariketak eta iaz espainiar estatuan gertatutako istripu eta larrialdien berri. Azken berriek ixten dute Karaitzaren 19. zenbaki hau, zuen interesekoa izanen delakoan. Bien bitartean, agur bero bat!.
(KARAITZA ALDIZKARIAREN ARGITALPEN BATZORDEA)
Sumario
-ITXINAPEKO SAREA. (IÑAKI LATASA UNDAGOITIA. GAES de Bilbao)
-BASANBERROKO ZILOA. (ARTURO HERMOSO DE MENDOZA, JAIME LEGARREA, PEDRO M. MARTÍNEZ JUANGO, CARLOS ERAÑA Y VÍCTOR ABENDAÑO.Satorrak Espeleologi Taldea)
-ÚLTIMAS EXPLORACIONES EN LAS SURGENCIAS DE AIZKORRI Y UDALAITZL.RICHARD; X. AZKOAGA; M. AGUILAR; A.BEREZIBAR; J. DORADO; C.ERAÑA; R. ERAÑA; J. ESPERASATE; J.M. EXPOSITO; O. KORTABARRIA; I. MUGARZA; A. OLALDE; A. PEÑA; J. UGARTE; S. UGARTE; P. ZABALETA
-ACTUALIZACIÓN DEL CATÁLOGO ESPELEOLÓGICO DE NAVARRA EN EL KARST DE LARRAJ.I. CALVO; K. LOS ARCOS; A. HERMOSO DE MENDOZA; V. ABENDAÑO.
-CAMPAÑA LARRA 2011. ARTURO HERMOSO DE MENDOZA Y VÍCTOR ABENDAÑO (Satorrak Espeleologi Taldea).
-CUEVAS HELADAS EN PICOS DE EUROPAGÓMEZ LENDE, M. , SERRANO, E., SEMPERE, F. Dpto. Geografía, Urbanismo y Ordenación del Territorio, Universidad de Cantabria.Dpto. de Geografía, Universidad de Valladolid; Dpto. de Expresión Gráfica, Universidad de Extremadura
.......................
ENTREVISTA. RICHARD MAIRE
CÓMIC. porROBER GARAY.
CONSERVACIÓN Y RESTAURACIÓN DE CAVIDADES
TÉCNICA Y MATERIAL
ACCIDENTES-INCIDENTES ESPELEOLÓGICOS EN EL ESTADO ESPAÑOL. AÑO 2011.
ÚLTIMAS EXPLORACIONES EN EUSKALHERRIA