UNIÓN DE ESPELEÓLOGOS VASCOS
EUSKAL ESPELEOLOGOEN ELKARGOA
UNION DE SPELEOLOGUES BASQUES
Español    Euskera   
Joseba Iglesias, Besaide Espeleologia Taldeko laguna
(Argazkia: Goiena)

Joseba Iglesias espeleologoa mendi istripuan hil zaigu

2010-III-1: Joseba Iglesias kidearen heriotzaren aurrean, Euskal Espeleologoen Elkargoak (EEE-UEV) haren sendiari elkartasun estuena adierazi gura dio. Bereziki saminduta gaude, izan ere, Besaide Espeleologia Taldeko partaide hau ez zen EEE-ko kide soila: hain gaztea izanda ere (19 urte), Euskal Espeleo Laguntza (EEL) taldean ere partehartzen baitzuen, hau da, gure lurpeko erreskate talde berezian.

EEL-eko koordinatzaileak domekan 23.00etan jaso du Larrialdi Zerbitzuen lehen abisua, eta 00.00etan prealerta egoeran sartu gara. Hala ere, ez dugu interbenitu behar izan: gauean Arrasateko Udaltzain talde batek (Ertzaintza, inguruetako espeleologoak eta beste lagun batzurekin bilaketan ari zenak) aurkitu baitu Joseba, harritza baten gainean. Amildegi batetik behera jaustean hil da gure laguna, 7.00etan komunikatu digutenez.

Une lazgarri hauetan BET-eko lagunekin egon nahi dugu. Ikastaro, erreskate eta simulakroetan ordu asko pasatu ditugu elkarrekin, eta honek gogorragoa egiten du Josebari agur esan beharra.

2010-III-2 eguneraketa

Besaide eta Aloña Mendi Espeleologia Taldeak daude gaiaren gainean, eta esan digunenez printzipioz Josebaren errautsak familiak haizatuko ditu, ezelako ekitaldirik barik (azken orduko aldaketak egon ezkero, abisatuko dute). Bestalde, seguraski BET eta AMET taldeak ekitaldi espeleologiko bereziren bat antolatuko dute Joseba gogoratzeko, baina oraindik ez dakite zer eta noiz, noski: hontaz ere abisatuko dute. Era berean, asko eskertzen dituzte jasotzen ari diren elkartasun mezuak.
(argazkia: Aske)

Arrasateko murala

Josebaren lagunak Arrasaten bere omenez egindako murala, bera hil eta biharamunean.

2010 EEE-ren Jardunaldiak

2010-III-8: Apirilaren 24 eta 25ean ospatuko diren XXVIII Euskal Espeleologia Jardunaldietan, eta kontuan hartuta Besaide eta Aloña Mendi taldeak direla antolatzaileak, seguraski "Pajero" gogoratzeko aukeraren bat egongo da. 

® Euskal Espeleologoen Elkargoa