Karlista leizezuloaren ahoa (Egilea: V. Abendaño)
KARLISTAREN TORKA-2007
Pasa den ekainaren 12an, larunbatarekin, eguraldi ederrak lagun, 33 espeleo bildu ginen Raneroko harrobian Torca del Carlista leizera jaisteko asmoz. Bi helburu genituen: entrenamendu egitea eta leizea garbitzea. Horretarako, bi soka ezarri genituen lehen putzuan eta hiru aretoaren sarreran. Lan hau egiten genuen bitartean eta gainerako espeleologoak jaitsi ziren bitartean, leizearen ahoa jendez lepo egon zen, izan ere, koadrila ederra bildu baikinen solas aspertuan (eguzkirako krema faltan bota genuen).
Espeleologo bakoitzak zaku bana zeukan leizeko zaborrak biltzeko, den-dena txukun uzteko. Leizea jaitsi ahala, talde txikiak eratu genituen amaieraraino joateko; horretarako zirga bat erabili zen bidea errazteko asmoz. Josu Granjak bazuen argazki erreportaje zabal bat egiteko gogo eta asmoa, baina lana bertan behera utzi zuen ohartu zenean jendearen ibilera oztopatuko zuela, eta honen ondorioz sarrera eta irteera izugarri luzatuko zelako. Hurrengo baterako uztea erabaki zuen, talde txiki eta eraginkor batez lagunduta egiteko. Zuloa ez zegoen oso zikin, beharrik, zarama gehiena putzuaren hondotik gertu jaso zen. Leizean sakabanaturik topatu genituena karburoaren hondarrak izan ziren. Espeleologo gehientsuak zama txikiarekin atera ziren eta bolondres atsegin batzuk soak jasotzeaz arduratu ziren, osotara 470 metro soka, txori zirina ez den gauza, gero.
Talde honek lana azkar asko bukatu zuen, 21:45erako kotxeetan zeuden, eguna guztiz ilundu gabe arten. Zaborra harrobiko aparkalekuan dauden zabarrontzietan utzi ostean, afaltzera abiatu ginen. Lan latz honetan 28 lagun aritu ginen eta leizean adinako ahalegina egin genuen platerak dirdiratsu uzten: berriro ere garbi geratu zen espeleologoak erronka handiei aurre egiteko gauza garela.
Testuarekin batera hiru argazki interesgarri topatuko dituzue: batean Relato Caleroko entrenamenduan galdutako eskularru batzuk eta beste batean mosketoi bat. Galdu dituenak eska ditzala.
Azken uneko albistea: galera handi bat!! Norbaitek Carlistatik amaierako sifoia eraman du; beraz, egun hauetan jaisten bazarete, ez duzue leizearen bukaera topatuko, azken sifoia ezin topatuz. Sakoneko garbiketa egin zuten gure garbitzaileek!
Zorionez, zaborrontzietara itzulita, sifoia erreskatatu genuen eta hitza eman dugu bere lekura lehenbailehen itzultzeko. Ai ene, ia-ia leizearen legenda hiritar ospetsua galtzeko zorian egon gara. Kronikarn amaiera. Mila esker deialdiari kasu egin zenioten guztioi, bai agertu zinetenoi, baita agertu ez zirenei ere, aitzakia jartzeko behintzat deitu zutelako.
Argazkia-1
Argazkia-2
Argazkia-3
Argazkia-4
|
Argazkia-5
|