Oihanaren kobazulo baten ahoa. (Egilea: Iñaki Latasa)
MEXPRE-2007
Espedizioren aurrekariek oso emaitza oparoak aurreikusten zituzten, izan ere, 2006ko lanek leize batzuk bukatu utzi baitzituen, eta, gainera, hau Mexikoko Sierra Negran SQS elkarteak antolatzen zuen 20. espedizioa zen; beraz zerbait berezia lortzeko desio handia zegoen.
Quebeceko espeleologoez gain, Bilboko GAES elkarteko Pedro, Laurent eta Iñaki zeuden, baita Australiako, Frantziako eta Mexikokobeste batzuk, 19 lagun osotara. Eskarmentu handiko espeleologoak, munduan zehar hainbat espediziotan ibilitakoak.
Lau ziren lanaren ardatzak: Brumas Sylvaticas (7900 m -473 m) sistema Tepepa (27700 m -900) sistemarekin batzea; Tepepako leizeari sarrera berri bat aurkitzea 1000 metroko desnibel osoa lortzeko; Cueva de La Ciudad (6700 m -299) leizeko ibaian zehar gora egitea pasabide berriak bilatuz (leize hau 1989an esploratu zen, baina azken urteotan esplorazioa berriek luzera handitu zioten). Bukatzeko, Tres Quimeras isurbidearen lanekin segitzea hagitz handi eta interesgarria dena.
Helburuak baina, ez dira osotara bete: Tepepa eta Brumas Sylvaticas sistemak batzeko ahaleginak sarrera berriak eskaini ditu, baina ez da lortu horrenbeste espero izan genuen lotura. Goiko aldean sarrera berri bat topatzeko lanek, ordea, fruitua eman dute: 20. Urteurrenaren leizea, hain zuzen ere; sarbide hau antzinako isurbide bat da eta zuzen-zuzen sarearekin batzen da. MEXPE 2007ko espedizioaren bukaeran 3765 metroko luzera lortu genuen eta 279 metroko sakonera, segitzeko aukera handiekin.
Ciudadeko leizean iaz esploratu gabe utzitako areto zabal eta haizetsuetan kilometro bateko galeriak topatu ditugu, baina ez da lortu behe aldean sarrera berri bat topatzea.
Tres Quimeras leizea gure indar eta ahalegin askoren galbidea izan da: leizean ur asko dabil eta harriaren kalitatea oso txarra da. Guzti honengatik, bertan ibiltzea oso zaila gertatu da, spitak iltzatzea ikaragarri nekosoa zelako. Esploraketak amaitu genituenean, leizeak 2300 metroko luzera zuen eta 513 metroko sakonera. Zonaldeko behe aldean iturri bat topatu genuen, aurki, sistema osoaren isurbidea dena; bertaraino 800 metroko desnibela dagoenez, oraindik itxaropena geratzen zaigu.
Leize baten barruko irudia (egilea: I. Latasa)