UNIÓN DE ESPELEÓLOGOS VASCOS
EUSKAL ESPELEOLOGOEN ELKARGOA
UNION DE SPELEOLOGUES BASQUES
Español    Euskera   

KRUBERA - VORONYA, MUNDUKO LEIZERIK SAKONENA

















HITZALDIA (Bernard Tourte eta Sergio García- Dilsen kontura dago)

"Abenduak 15, Osteguna -19:30 H. -Amaia Kultur Zentroa, Irun"

"Abenduak 16, Ostirala -19:30 H. -Ernest Lluch kultur Zentroa, Amara-Donostia" (7 eta 8 ateak, Anoeta)

Krubera-Voronya sima, sakontasunean 2000 metroak gaindituz (-2000m.), mundu mailako erreferente bihurtu da azken espedizioek sima ezagunen artean, lurzorutik sakonena bezala frogatuz.

Krubera-Voronya sima ("Kruber", Alexander A. Kruber Errusiar espeleologiaren aintzindariaren omenez eta "Voronya" sarrerako zuloan zeuden beleen izena hartuz) Orto-Balagan bailara glaziarrean kokatzen da, 2240 metrotara dagoen Arabikako mazizoan, Kaukaso mendilerroan dagoen Abjasiako Errepublika Autonomoan.

1956. urtean esploratzaile talde bat Frantzian -1000 metrotako sakontasunean murgildu zenetik, -2000 metrotako sakontasunera iristea amets bihurtu zen, eta iaz, 53 espeleologoz osatutako nazioarteko talde batek lortu zuen ametsa gauzatzea. Horretarako, zenbait asteko lana eta 5 tonako materialaz baliatu zirelarik.

Nahiz eta iaz ametsa gauzatzea lortu, iazkoa ez zen Arabikara eginiko lehen espedizioa. Lehen hurbilketak Martel eta Krubel aintzindarien eskutik datozkigu 1910. urtean. Ala ere, 60-ko hamarkadan Georgiako geologoek eginiko ikerketak ezinbestekoak izan ziren kuaternarioko glaziazioaren eraginez Arabikako karstean izandako eraldaketak ezagutzeko.
Ikerketa hauen ondorioz, -250 metrotarainoko simak aurkitzea eta aztertzea lortu zen, horien artean -57 metrotako sima paregabea topatu zutelarik, "Krubera" izenaz bataiatuz.

60-70 hamarkadetan, Arabikako mazizoa, nahiz eta espeleologiarako lurralde aberats bezala ulertu, bazterturik geratzen da bertan aurkitutako zuloak sakontasun gutxikoak zirela pentsatuz.

1980. urtean, "Kievskiy Club Speleologov" taldeak, Arabikako mazizoa era sistematikoz aztertu zuen. Horrela 1982-1987 urteen artean -340 metrotara iristea lortu zen, 1999-ko abuztuan -700 metroak gainditu, eta 2000. urtean berriz -1410 metrotara iritsiz.
Azkenik, 2004 urtean, bi errekor paregabe lortu ziren, -1840 eta -2080 metro hain zuzen, azkeneko hau Grouffre Mirolda (mundu mailako bigarren sakontasuna) 347 metrotan gaindituz.

Nahiz eta espeleologiaren arloan oraindik asko gelditu ezagutzeko sakontasun naturalen inguruan, -2000 metroak gainditzea ikaragarria izan zen. Gaur egun horrelako espedizio bat gauzatzeko nazio mailako babesa beharrezkoa bada ere, maila honetako esperientziek indar motibatzaile moduan funtzionatzen dute espeleologoen artean, sakontasunak aurkitu, aztertu eta gainditzeko gogoa mantenduz.

Gauzak horrela, espedizio honetan partehartzaile izandako Bernard Tourte eta Sergio Garzia-Dils-en esperientziak entzuteko aukera paregabea izango dugu Irunen.


® Euskal Espeleologoen Elkargoa