UNIÓN DE ESPELEÓLOGOS VASCOS
EUSKAL ESPELEOLOGOEN ELKARGOA
UNION DE SPELEOLOGUES BASQUES
Español    Euskera   

Egileendako Oharrak


EGILEENDAKO OHARRAK



1- Espeleologia Zientziekin erlazionaturiko artikuluak hobesten dira, betiere Argitalpen batzordeak argitaratzeko eskubidea beretzat gordetzen du. Artikuluak bidali baino lehen gaian diren adituen errebisioa beharrezkoa da.

2- EEEko bazkidea izan ala ez, edozeinek dauka argitaratzeko eskubidea. Egileak dira artikuluetan jasotzen den guztiaren erantzule bakarrak.
3- Artikuluaren originala eta kopia bat, hala nola irudiak eta euskarri magnetiko bat (CD zein disketea) bidali behar da honako helbide honetara: Satorrak Espeleologi Taldea. Descalzos kalea, 37 behea, bis. 31001 Iruña. Nafarroa.


E-posta:karaitza@euskalespeleo.com

  • 4- Diseinu eta maketazioaren berri izateko egileek erreparatzen ahal diote azken aleari. Lehentasunez, artikuluak honako atalak edukiko ditu: (a) izenburua; (b) Egilearen izen-abizenak eta helbidea; (c) laburpenak gazteleraz, euskaraz eta ingeleraz, bost bat lerroaldekoak; (d) bidaltze datak; (e) testu nagusia, atal hauekin lehentasunez: Sarrera, Material eta Metodoak, Emaitzak, Ondorioak; (f) Esker onak; (g) Biografia. Eranskinetan jasoko dira irudiak eta taulak baita bakoitzaren oinak eta azalpenak.

  • 5- Irudien, marrazkien eta taulen kalitateak eta tamainak ahalbidetu behar dute erreprodukzioak egitea. Era berean, testuan beren aipamena egiten denean, zenbakien bidez bereiztuko dira.

  • 6- Biografia jasoko da artikuluaren bukaeran orden alfabetikoan. Izenburuak laburtuko dira nazioarteko arauei men eginez. Kasu: egilearen izena beti letra larriz agertuko da, bai Biografian eta bai testu barruan ere. Testu barruko aipamenetan egile edo egileen abizenez eta argitalpen dataz eginen dira. Egileak bi baino gehiago direnean, lehengoarena idatziko da hala nola ·eta al” laburdura. Azken aleetan ikus daitezke adibide egokiak.
  • 7- Artikuluren batek lerro hauetan jaso diren oharrak betetzen ez baditu, egileei igorriko zaio, dauzkan akatsen zerrenda gaineraturik. Ez da punturik jarri behar neurrien laburduretan eta zenbakiak aurrez agertuko dira: 12,5m, 7mm, 5 m3/ sg.

  • 8- Artikuluak gazteleraz, euskaraz, frantsesez eta ingeleraz idatz daitezke. Gomendagarria da inguruko ala kontinenteko mapa bat gaineratzea; izan ere, aldizkaria mundu osora zabaltzen da. Egileak inprentako zuzenketen ardura hartuko du bere gain eta 25 separata jasoko ditu doan.


® Euskal Espeleologoen Elkargoa