Espeleo Laguntzako Eskuliburua
Sarrera
2005an Euskal Espeleo Laguntzari esker Iñaki Lasatak egindako "Manual de Espeleo-Socorro" eskuliburua argitaratu zen.
Liburu hau 1995an Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz argitaratutako “Guía de emergencias en espeleología” izenekoaren berrikuntza da. Eskuliburua, gaian aditutako pertsonentzat egina, eguneratze saio sakon bat da; bertan, azken urteotan arlo teknikoan, materialetan eta antolakuntzan gertatu diren aldaketa guztiak biltzen dira. Hauekin batera, espeleologoen formakuntza egokia ahalbidetzeko ezinbesteko tresna ere bada.
Orrialdeetan zehar, teknika anitz azaltzen dira lurrazpiko istripuetan gerta daitezkeen arazo guztiei irtenbideak ematen ahal dizkietenak. Ahalegin berezia egin da teknika eta materialen homologazio eta erabilera arrazionala hobetzeko; izan ere, espeleo laguntzan talde asko elkarlanean aritzen direnean, eraginkortasuna eta antolakuntza lortzeko unean, antzeko teknikak erabiltzea derrigorrezkoa da.
Aurkibidea
-Presentación
-Introducción
-Capitulo 1. Materiales
-Capítulo 2. Técnicas y maniobras
-Capítulo 3. Técnicas de porteo
-Capítulo 4. Racionalización del uso de material.
-Capitulo 5. Organización.
-Bibliografía.