Otsoportillon eta Iberon deshobiratzeak

Prensa, Radio y TV.
admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Otsoportillon eta Iberon deshobiratzeak

Mensajepor admin » 07 Oct 2016, 17:02

Otsoportillon eta Iberon hobitik ateratako bost lagunen arrastoak identifikatu dituzte
Horietako bat Jose Roa Garcia zen, Iruñeko zinegotzia. Iazko abenduan topatu zituzten.
http://www.berria.eus/albisteak/127528/ ... ituzte.htm
Imagen

2016-10-07 / Berria

Aranzadi Zientzia Elkarteak identifikatu ditu Otsoportillon eta Iberon (Nafarroa) hobitik ateratako bost lagunen elkarteak. Roa Garciaren arrastoak Iberon aurkitu zituzten abenduan. Gainerakoak Olatzagutiko Meliton Agirre Lezea, Altsasuko Francisco San Roman Galbete eta Ziordiako Domingo eta Francisco San Roman Otxoaren arrastoak dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Aztarnak identifikatu ostean, Nafarroako Gobernua harremanetan jarri da senideekin, horiek familiei emateko.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako kontseilaria Legarreako leizean (Gaztelu) izan da. 1936ko abuztuan desagertu ziren Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alaben gorpuak aurkitzeko lanetan ari dira bertan, eta jada lau umeren gorpuzkiak topatu dituzte.

Hobitik ateratzeko prozesuaren bigarren faseari ekin diote orain, falta diren arrastoak lur eremu zabalago batean bilatzeko. Espero da astelehenera arte aritzea bilatzeko lanetan.

Volver a “Noticias”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 0 invitados