Zeberioko Lekubasoko koben informaziño billa

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Zeberioko Lekubasoko koben informaziño billa

Mensajepor admin » 01 Abr 2011, 14:05

Foro hau espeleologuei zuzenduta badago be, printzipioz interesa dakan edozeiñek be parte hartu leike. Esate baterako, hamen datorku Zeberioko eskolako guraso bat, Lekubasoko kobei buruzko informaziño billa, umiekin karst egiturei buruzko jardunaldi didaktiko baterako antza. Etorkizuneko espeleologuak!
Kaixo Euskal Espeleo Taldea:
Zeberioko Zubialde Eskolako guraso bat naiz, eta eskolaumeekin
irteera didaktikoa egin nahi dugu Zeberion kokatua dagoen Lekubaso inguruko
haitzuloetara. Upo mendiaren pean, kare ingurunea dago, Uriondo auzoaren goi
aldean dagoen Uboroeta txabolatik Lekuebaso errekaraino ia ur guztiak
lurpetik igarotzen dira, harpe baten sartzea ere pentsatu dugu, estalaktiten
sorkuntza eta beste zenbait atal akademiko eta kirol mailakoak umeekin landu
nahi ditugularik.
Hori dela eta, aspaldian Lekubaso inguruko haitzuloen lerrokapena
edo katalagoren bat dagoen bila aritu gara. Guk haitzuloak ezagutzen ditugu,
baina kobazuloen topografía egina dagoen ere jakin nahi genuke. Oraingoz
ezinezkoa egin zaigu holako informaziorik aurkitzea, eta beraz, zuengana
jotzen dugu laguntza eske, ea nolabaiteko daturen bat edo beste aurkitzerik
dugun ala ez, edo nonbaitera zuzentzerik dagoen ala ez. Zuengana jotzean
asmatu eta laguntza jasoko dugulakoan, agur t'erdi.
Kepa Perez

Ondo etorri ba, eta ia gura dozuen informaziñuori lortzerik badakazuen. Nere ustez GAES da eskualde horretan jarduten daben "talde residentia", baiña ez nago seguro. Ia beste forokidiak ezer argitzerik daken.
O.

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Zeberioko Lekubasoko koben informaziño billa

Mensajepor admin » 08 Abr 2011, 14:19

Mezu batzu pribatuan trukatu eta gero, badirudi iñor ez dabillela zona horretan. Esan detsegu zeberiotarrei: zuek izan biharko zarie aintzindarixak Lekubasoko esploraziñuan! Ohar hau bialdu deskue:
Guztiz estimatzekoa da, Lekubasoko haitzuloei buruzko informazioa aurkitzen
jarri duzuen interesa eta adorea. Lerro hauetatik, bai zuri eta bai erantzun
duten gainerako kideei eskerrik beroenak Zeberioko Zubialde Eskolako
Gurasoen Elkartearen aldetik. Zeozer egiten dugunean heleraziko zaizue.
Ordurarte. Kepa.

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Zeberioko Lekubasoko koben informaziño billa

Mensajepor admin » 06 Jul 2012, 23:52

Imagen
Hemen ADES-ekoen laguntzaz egindako ikustaldi baten emaitzak:
http://www.actualid-ades.blogspot.com.e ... rreka.html
O.


Volver a “KARST”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado