Ubideak, beti libre

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Ubideak, beti libre

Mensajepor admin » 02 Sep 2013, 15:16

Imagen
Uren ibilbidea eragoztean gertatzen diren arazoak, adibide grafikoan. http://eibar.org/blogak/amatino/erreka- ... abetu-arte Lurpeko ibaientzat ere balio du, noski.
O.

Erreka ubideaz berjabetu arte
Amatiño 2013/08/26 13:30
Gezurra dirudien arren, gaur dela hogeita hamar urte (1983.08.26), hainbatek Euskal Telebistan lo egin behar izan genuen Iurretatik atera ezinik. Ez ohiko euri-jasa haiek erakutsi ziguten, ETB sortu zen urte berberean, telebista pakidermo samarra zela han-hemenka irudiak jaso eta uholdeen gainetik zuzenean eskaini ahal izateko, irratia unean uneko eta edozein lekutatik tarin arinarenak egiteko gauza zen artean. Baina, jakina, uholdeek beste zerbait garrantzitsuagorik ere frogatu zuten, alegia: errekei ezin zaiela ubiderik eragotzi.

Hogeita hamar urte geroago telebista-teknologia ibiltariak sekulako bilakaera egin du baina, besterik uste izan arren, hirigintzak ez du natura menderatu. Hogeita hamar urte geroago adituek gogorarazten digute 1983ko uholdeek frogatu zutela, batez ere, errekei ezin zaiela, luzera, ubiderik eragotzi. Eta, ezintasun honetaz begi bistaz jabetzeko, aukera-maukeran datozkigu iaz Aragoi ibaian gertatua adierazteko Zaragozako hainbat geologok moldatu dituzten irudiak.

CASTIELLO

Lehen irudian, 1998 urtean Aragoi errekak Castillo-de-Jaca herriaren aurrean zituen bi adarrak. 2009an, berriz, eskuineko adarra aski zelakoan, ezkerrekoa itxi zen eta ibarrean etxe-sail berria eraiki. Iazko urriko euri-jen ostean, berriz, ibaiak bere ohiko bidea hartu zuen (ezkerrekoa aldapatsuagoa eta lasterragoa, nonbait) eta harako etxe-saila inguratu.

cASTIELLO2

Aurrenengo etxeari “brankarenak” egitea egokitu zitzaion eta hainbat ordu besterik ez zuen zutunik iraun.

Garcipollera2

Urtebete geroago, etxeak gainbehera jarraitzen du, soluzioa zertan izango inork ez dakielarik. Etxea udal-baimen guztiez eraiki zen, baina uholdeak erakutsi zuen erabakia alua izan zela. Orain nekez baimenduko du inork etxea berriro bertan konpontzea eta, konpondu ezean, hurrengo uholdeak bigarren etxea ere eramango du, eta hurrengoan hirugarrena, bata bestearen ondoren, erreka zor zaion ubide guztiaz berjabetu arte.

Volver a “KARST”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado