Página 1 de 1

Trakamall Teleberrin eta Gaur Egunen

Publicado: 28 Feb 2013, 19:57
por admin
Imagen
Gaur Trakamall ubegian (Amoroto) egon naiz ETB-ko kazetari talde batekin, lurpeko urari buruzko azalpenak ematen. Asteburu honetako Gaur Egun eta Teleberri albistegietan (ETB1 eta ETB2) emango ei dute 2-3 minutuko erreportaia.
O.

Re: Trakamall Teleberrin eta Gaur Egunen

Publicado: 03 Mar 2013, 22:25
por admin
Tira, agertu da agertu beharrekoa; uste baino gutxiago (aipatu nituen hiru gauzetatik bakarra atera dute...) EITB-ko webgunean eskegita duzue.

Euskaraz: http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/2200200834001
(tarte espeleologikoa 17:15 eta 19:10 artean)

Espainolez: http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/2200599246001
(tarte espeleologikoa 26:50 eta 28:45 artean)

Hori bai, erreportaiak leku honetako kakanahaste toponimikoa areagotzen du: euskarazkoan "Trakamaialde" aipatu dute, eta gaztelerazkoan "Trakamalle"... Egunen batean artikulu zientifiko-filologiko serioa egin beharko dut "Trakamall" forma defendatuz...

O.