Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

Mensajepor admin » 18 Jun 2013, 20:42

Imagen
2013-III-6: aurten ere EEE-k eta Nafar Espeleo Federakuntzek Larrako kanpaina abiatu dute. 2013 urte hontan BU-56 / Illaminetako Ateetako leize famatuan arituko gara. Espedizio handia da eta NEF eta EEE-ko kide guztiak daude konbokatuak, 20 pertsona / eguneko beharko direla kalkulatzen baitugu. Blog berezi bat prestatu dugu inskripzioak kudeatzeko.
http://larra2013.blogspot.com.es/
Animo eta parte har ezazu Euskal Herriko leize sakonenaren esplorazioan!
O.

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

Mensajepor admin » 16 Jul 2013, 16:13

Espedizioaren prentsa bulegoa fin-fin dabil bere lana egiten. Atera kontuak, GARA egunkarikoek ere berri eman dutela! :twisted:
http://gara.naiz.info/paperezkoa/201307 ... o-dute-uda
Gorago aipatutako blogean ere tarteka-tarteka ari dira egindako lanen berri ematen. Kontsultatu bertan!
O.

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

Mensajepor admin » 22 Jul 2013, 16:17

ADES-ekoen kronikatxoa:
http://actualid-ades.blogspot.com.es/20 ... -2013.html
O.
Imagen
2013/07/22
Larra Prekanpaina 2013
Part: EEE eta NEB-eko pilo bat espeleologo/ga, Sherpaz lagundurik

Larrako esplorazio kanpainaren oinarri diren BU-56 klasikoa eta UKC-13 koben ekipazioa izan da asteburu honetako oinarria. Horretarako, Satorrak, GAES, GEMA, ADES, Otxola, GEA, Takomano, FUE etab. eko espeleologoak batu gara Linzako Aterpetxea hasiera puntu hartuta. Leiza bakoitzerako talde bat egin da, eta hortik erdiak barrura joan dira eta beste erdiek porteatu egin dute. Larunbat goizean izan da igoera, 11 aldean koben ekipazioak hasi dira. Porteadoreak bazkalostean jeitsi dira Linzara, eta besteak hurrengo goizean. Kondizioak kontutan hartuta (elur gehiegi aurkitu da goian eta leiza kabezeraren batean) ia dena ekipatu da, beraz, pozik egoteko moduko asteburua izan da.

ADESi UKC-13 edo Ukerdi 13 leiza tokatu zaigu porteatzea. Ekipatzaileak Unai, Eneko eta Kokolo izan dira, porteatzaileak Josu, Unai, Idoia, Felipe eta Jose. Eguraldi ona eta kristoren beroa zegoen pronostikatuta, eta arratsalde-gauerako ekaitz arriskua, beroaren ondorioz noski. Horregatik goiz gorantza hastea asko eskertu dugu.

Kobetaraino arteko bide erdia gutxienez, Hiru Errege Mahaia-ko bide klasikoa da, Hoya de la Solana arte behintzat. Hortik gero BU-56ra (Budogia 56, Budogia Hiru Errege Mahaiaren krestako atzeko mendiaren izena da) joateko ezker desbideratu behar da, Budogiako mendizerra ezkerretik bordeatzeko; eta UKC-13ra joateko (Ukerdi ingurura) ia Hiru Errege Mahaia arte igo behar da, azkenengo 100m faltan dagoen mendileporaino, eta han atzeko Karstera jeitsi, kanpamendura.

Hiru Errege Mahaia igotzen zeuden mendizale guztiek, bapatean pilo bat jente sokaz eta petatez goraino kargatuta ikusi dituztenean, eta beste 3 tipo 3 BARRIL lepoan hartuta mendian gora, katxondeoa aseguratuta egon da.

"Ya no volveré a quejarme de peso" zioen mendizale batek.
"Pero qué llevais ahi?!, cervezas?!" galdetzen zuen beste mendizale batek.

Egon da mendizaleren bat Espeleologiaren mundua ezagutzen zuena, eta han etorri da galdeketan: "que, que cueva vais a explorar?"

Neberoek gerra pixka bat eman dute Hiru Errege Mahaia bordeatzeko orduan, baina pausoak ondo finkatuta ondo pasa gara, baina kanpamentura heldu garenean, problema bat agertu zaigu: kanpamentuaren inguruan, bidoi bat zegoen aurreko urtetik ezkutatuta harri artean, barruan kanpin denda eta beste pilo bat gauzekin. Baina harri arte hori ELUR nebero handi baten azpian aurkitu dugu. Ezin izan dugu kanpamentua montatu.

UKC-13ren barruan ere, sarrerako putzua eta geroko frakzionamendua mugitu egin behar izan da gorago, elur gehiegi zegoen koba barruan eta.

Kokolo, Unai eta Eneko koba kanpora irten direnean, arratsaldeko 8ak aldera, ekaitz arriskua zegoen, eta euri tanta batzuk jausten. Horregatik, makarroi batzuk korrikan afaldu eta ziztu bizian Linzara jeitsi dira, ez zen gau aproposa vivac bat egiten hasteko eta.

BU-56ko taldearen hitzetan ere, leizea ez zen afizionatuentzako modukoa ere, ba omen zeukan eta estuleku kabroiren bat hor zehar.

Domeka eguerdian, bokadilo bat jaten Linzako Aterpetxe alboko jardineko arbolen gerizpean, sufrimendu guztiak anekdotak ziren.

Hasi da Larrako 2013 Kanpaina!

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

Mensajepor admin » 22 Jul 2013, 21:30

Jaime Legarrea entzuten nabil Radio Euskadin oraintxe momentuan. Ia ordu erdiko elkarrizketa, suelto-suelto! Mutil hau EEE-ko prentsa-bulegorako!
Kanpainako blogean eskegi ezazue audioa, merezi du-eta!
O.

Koldo Los Arcos
Mensajes: 19
Registrado: 26 Ene 2011, 11:17

Re: Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

Mensajepor Koldo Los Arcos » 31 Jul 2013, 19:40

BIHAR KANPAINA HASIKO DA: ZORTE ONA!

Mila bilera, mezu, eztabaidaren ondoren, bi igoera nekagarri eginda eta BU 56 eta UKc-13 sokaz hornituta, lanari ekiteko orduak jo du.

Eguraldiak bero ikaragarria igartzen du, izoztza urtzeko adina bero baina espeleologo ausartak ez kixiltzeko adinakoa!

Azken berriak blogean ikusi: http://larra2013.blogspot.com.es/

GORA EUSKAL ESPELEOLOGIA!

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

Mensajepor admin » 01 Ago 2013, 14:59

Biba gure prentsa bulegoa! ;-)
Lan ona egitten zabiltzate, neska-mutilak.
http://www.aiaraldea.com/albisteak/eusk ... -hasi-dira
O.

PD: Koldo, oker ez banago Illaminako Ateak (BU-56) Euskal Herriko leize sakonena da. Nire ustez propagandistikoki erabiltzeko elementu garrantzitsua da hori, baina ez gabiltza asko erabiltzen...

Imagen
Euskal Espeleologoen Elkargoko kideak Larrako leizeak esploratzen hasi dira

Xabi Zalbide

Euskal Herria

2013.Uzt.31 09:07

Euskal Herri osoko espeleologoak, tartean Aiaraldeko batzuk, Erronkariko Piriniotan daude, Larrako leizerik sakonenak esploratzeko asmoz. Aurreko asteburuetan hasi dira abuztuan egingo diren esplorazio-lanen prestaketa egiten.

1980ko hamarkadan, “Illaminako Ateak” edo BU-56 deritzon leizeak ospe dezente hartu zuen mundu zabalean, ordura arte esploratutako leizerik sakonena izan zelako, ia 1400 m-ko sakonerarekin. Aurten, Euskal Espeleologoen Elkargoak leize hori atzera esploratzeko asmoa egia bihurtu du eta dagoeneko hasi dira prestatze-lanak egiten Euskal Herri osoko 40 bat lagun, tartean Aiaraldeko espeleologo batzuk.

Guk Joxe Blanco laudiarrarekin berba egiteko aukera eduki dugu, eta ondorengoa adierazi digu: “ofizialki abuztuaren lehenera arte hasten ez bada ere, aurreko asteburuetan egindako lanarekin, aurtengo jardunaldia jada martxan dagoela esan daiteke. Izan ere, uztailaren 19-21 eta 26-28ko asteburuetan burututako prestaketa-lan gehienak gauzatu ahal izan dira”. Joxek esan digunez, gainera, orain arte “eguraldia lagun” izan dute, nahiz eta ohi baino elur gehiago dagoen. Azken egunotan egindako lanari esker, beraz, “goiko kanpalekuak ondo hornituta geratu dira, porteo gogorrak egin ondoren” Joxeren esanetan. Hala, “leize-sarearen sarrera biak sokaz instalatuta geratu dira elurrak sortutako arazoak gaindituz eta erabili beharreko material gehiena mendian dago dagoeneko, larunbateko haizeteak helikopteroaren maniobratzeko aukerak murriztu arren”. Laudioko espeleologoak esan digunez, beraz, “dena prest dago,BU-56 eta UKC13 leize ahoak lotzeko saioei alegia”, eta gaineratu du leize hori “Europako leize-sarerik zabal eta sakonena izan litekeela”.

Esan bezala, asko dira Euskal Espeleologoen Elkartearen proiektu honetan parte hartzen dutenak, eta azken asteburu bietan 40 bat espeleologo elkartu dira Larra inguruan, horietatik 6 Orozko, Laudio eta Losa Haranetik hurbildutakoak. Eskualdeko enpresa batzuek, gainera, babesa eman diote proiektu honi.

Proiektuaren informazio gehiago http://larra2013.blogspot.com.es/ helbidean topatu daiteke.

Koldo Los Arcos
Mensajes: 19
Registrado: 26 Ene 2011, 11:17

Re: Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

Mensajepor Koldo Los Arcos » 01 Ago 2013, 19:07

Bada, arrazoia daukak. Lehen unean ez genekian zein garrantzizkoa zen izenekin (markekin) asmatzea. Uste diat datorren urtean Larra eta Bu 56 bikotea izanen dela lanaren ardatz eta beraz, komunikazioaren muina. Beti ikasle ibili behar diagu, zer erremedio!

Alderdi txar bakarra duk marketing eta horrelako trikimailuetan ari garela ematen duela, benekotasunetik urruti alegia.

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

Mensajepor admin » 08 Ago 2013, 13:27

Aurreragokoan Euskadi Irratian egin zenuten elkarrizketaren harira ("Amarauna" saioan, Arantza Arzak esan didanez, kanpaina amaieran berriz deituko zaituzte emaitzak ezagutzeko. Hire kontaktua badute, Koldo, eta Arturoren telefonoa ere eman diet (EEL-eko zerrendatik).

Nola doaz lanak ba? Ezer aurreratzerik?
O.

Sota
Mensajes: 411
Registrado: 07 Feb 2011, 11:21

Re: Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

Mensajepor Sota » 18 Ago 2013, 17:04

Imagen
En el blog del GAES hemos colgado unos videos de unos 5 minutos de duración cada uno; en ellos Pedro ha intentado recoger los momentos más importantes de esta campaña que empezo con los porteos de material de Julio.

Podeis verlos en :
http://espeleo-gaes.blogspot.com.es/201 ... 3-uev.html

Seleccionar la calidad del visor pulsando sobre la rueda dentada situada en la parte inferior del Visor de You Tube. Si teneis buena conexión a internet podeis verlos en HD.

Sota
Mensajes: 411
Registrado: 07 Feb 2011, 11:21

Re: Larra 2013 (NEF-EEE espedizioa)

Mensajepor Sota » 21 Ago 2013, 21:43

Se nos habia pasado el colgar en el Blog el video del vivac de la BU-56. Ya lo hemos colgado en la misma pagina que los otros pero os dejo un enlace directo por si ya habeis visto los otros:

http://www.youtube.com/watch?v=086UYmln6Dg&feature=youtu.be

Oscar


Volver a “Campañas anteriores”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado