Erlaitz (Deba)

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Erlaitz (Deba)

Mensajepor admin » 25 Feb 2015, 20:55

Orain Erlaitzen (Deba) aurkitu dituzte labar-grabatuak, solutrealdi edo magdalenaldikoak.
http://aldizkaria.elhuyar.org/albisteak ... inetik-hu/
O.
Imagen
2015/02/25

Paleontologia

Paleolitoko grabatuak aurkitu dituzte Ekainetik hurbil dagoen Erlaitz kobazuloan

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Goi Paleolitoko grabatu batzuk aurkitu ditu Antxieta Jakintza Taldeak Erlaitz kobazuloan (Deba, Gipuzkoa). Alvaro Arrizabalaga EHUko arkeologoak eta haren taldekideek aztertu dituzte, eta 22.000-15.000 urte dituztela kalkulatu dute.
paleolitoko-grabatuak-aurkitu-dituzte-ekainetik-hu
Eralitz haitzuloan aurkitutako grabatuen artetik, orein-eme hau nabarmendu du EHUko arkeologo Alvaro Arrizabalagak Arg. Antxieta Elkartea

Arrizabalagak adierazi duenez, ez dago zalantzarik haien egiazkotasunari buruz: “Ildoen higadurak eta gaineko zarakar estalagmitikoak frogatzen dute egiazkoak direla”. Animalia itxurako grabatuak dira, eta denak identifikatzerik lortu ez badute ere, garbi bereizten dira zaldi-buru batzuk, uroak eta orein eme bat, besteak beste. Hain zuzen, Arrizabalagak orein emea nabarmendu du.

Antxieta taldekoek zehaztu dute zaila izan zela grabatuak ikustea. Izan ere, ez daude leku errazean: “Ganberaren sabaian daude, eta hara iristea oso konplikatua da. Hasieran, gainera, ez ziren bereizten, baina, argia albotik jarrita, irregulartasuna nabarmendu ziren, eta orduan azaldu ziren argi eta garbi uroa eta besteak”.

Antxietakoen lana eskertzearekin batera, Arrizabalagak aurkikuntzaren garrantzia azpimarratu du: "Lau kilometroko ildo batean, Paleolitoko aztarnak dituzten hiru kobazulo daude: Danbolinzulo, Erlaitz eta Ekain. Eta kronologikoki, hirurak nahiko jarraian doaz: zaharrena Danbolinzulo da, gero Erlaitz dator, eta Ekain da berriena. Danbolizuloko aztarnak Gravettealdikoa izan daitezke, duela 25.000 urte ingurukoak; Erlaizkoak Solutrealdiarekin lotu daitezke, edo izan daitezke Madeleinealdi zaharrekoak, duela 22.000-15.000 urtekoak; eta azkenik Ekainekoak datoz, hori baino berriagoa, duela 15.000-11.000 urtekoak".
Goi Paleolitoari buruzko ezagutza osatzen

Alvaro Arrizabalagak onartu du ez dela halabeharra kobazulo horiek inguru berean aurkitu izana: "Paleolitoko aztarnak biltzen ditugunean, saiatzen gara ezagutzen zein ziren garai hartako pasabide naturalak, eta haietan egiten ditugu bilaketak. Ahalegin berdinarekin, zerbait aurkitzeko aukera gehiago duzu. Orduan, seguruenik hor badago ardatz bat lortzen duena Urola eta Deba bailara, dela Endoia bailara eta Lasturrekoa; hortaz, azken urte hauetan inguru horretan gabiltza bereziki. Ez da ahalegin handiagoa egitea, baizik eta ahalegin hori leku jakinetara bideratzea".

Beraz, Arrizabalagaren esanean, inguru hori oso erabilia izan da iraganean, bizileku izateaz gain, pasabide ere izan delako. "Eta pasabideak oso garrantzitsuak ziren haientzat, talde ibiltariak baitziren", azaldu du.

Grabatuak margoak bezain ugariak izango zirelakoan dago Arrizabalaga. "Gertatzen dena da identifikatzen askoz zailagoak direla. Askoz azkarrago ikasten da margoak ikusten eta identifikatzen; grabatuak, aldiz, ez dira erraz ikusten, batez ere arinak badira. Grabatu bat ez da zoriz topatzen, joan behar da berariaz horretara. Horren adierazle da lehen aurkikuntzak beti direla margoenak". Arrizabalagaren hitzetan, "jakin egin behar da zer bilatu eta horretarako trebatu begiak".

Kantabrian labar-artedun zenbat kobazulo aurkitu diren kontuan izanda, eta Euskal Herrian dentsitatea txikiagoa denez, Arrizabalagak uste du oraindik geratzen direla aurkitu gabeko kobazuloak. "Ingurua antzekoa da, eta Kantabrian 8 edo 9 aldiz kobazulo gehiago daude kilometro koadroko. Horrek esan nahi du bilatzen jarraitu behar dugula". Bestalde, Erlaizko horma-irudiek antzekotasunak dituzte Kantauri aldeko kobazulo horietako batzuetakoekin. Antzekotasun nabarienak Monte Castillokoetan ageri dira, bai Castilloko Haitzuloan bertan, bai inguruan dauden Las Chimeneas eta La Pasiegan. Euskal Autonomia Erkidegoan, Bizkaian dagoen El Rincon kobazuloan daude antzekotasun gehien dutenak.

Arrizabalagaren hitzetan, “Gipuzkoan eta Bizkaian egiten ari garen eta egingo ditugun aurkikuntzei esker Paleolito garaiko ehiztari-biltzaileen lurraldetasuna ezagutzen ari gara, haien santutegiei lotuta”.

Volver a “Arqueo/Paleo”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado