Danbolinzulo (Zestoa)

admin
Site Admin
Mensajes: 1106
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Danbolinzulo (Zestoa)

Mensajepor admin » 12 Ene 2015, 21:56

Imagen
Labar pinturak aurkitu dituzte Zestoan

Erabiltzailearen aurpegia zestoakoeuskarazerbitzua | gaur : 16:13

Duela aste batzuk, 18.000 urte baino gehiago dituzten labar pinturak aurkitu dira Zestoako Danbolinzulo haitzuloan (Ertxiña mendia).

Horren berri emateko, prentsa oharra egin da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko Prentsa Aretoan, 12:00etan.
Bertan parte hartu dute: Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak; Imanol Agote, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendariak; Leire Etxeberria Zestoako alkateak; Javier Maiz aurkikuntza egin duen ikertzaileak (Antxieta Elkartea) eta Marcos Garcia labar artean adituak.

Foru Aldundiaren prentsa-oharretik:

Zestoako Danbolinzulo haitzuloan, 18.000 urte baino gehiago dituzten labar-pinturak aurkitu dituzte bertako miaketa lanetan aritu den Antxieta elkarteko kideek. Garrantzi oso handiko marrazkiak:

1- Bost animalia irudi ezagutzeko moduan daudelako

2- Oso zaharrak diruditelako estiloarengatik; lehen hipotesien arabera, gutxienez, 18.000 urte dituzte.

Barrunbeko labar-arteaz jakin dena oso azalekoa da oraingoz, bisita bakar batean lortutakoa baino ez baita. Bistakoak diren bost animalia irudi gutxienez antzeman dira (orein eme eta ahuntza), eta horiei gehitu behar zaizkie, seguruenik, beste hiru, baina une honetan egoera kaxkarrean daude ondo antzemateko. Irudi guztiak gorriz eginak daude (burdin oxidoz), eta horietako batzuetan puntuzko trazatua antzeman daiteke (hatzarekin edo tanpoi batekin egindako puntu txikiak). Gehienak trazatu laburrez egindako irudiak dira, ingerada mugatzeari garrantzia emanez; alabaina, irudi horietako batean (orein emea) barrualde guztia kolore gorriz beteta agertzen da (tinta laua).

Danbolinzuloko horma-irudiek antzekotasunak dituzte Kantauri aldeko beste barrunbe batzuetakoekin: Trazatu gorriak, irudien barrualde batzuk beteta egoteak, klima hotzeko animaliak ez agertzeak, eta anatomiaren trazatu laburrak erabiltzeak, besteak beste.

Bestalde, azterketa zehatzagorik egin gabe, egiazta daiteke margo horiek duela 18.000 urte baino lehenagokoak direla, agian duela 33.000 urtekoak. Marcos Garcia labar-artean adituak esan du: "inolako zalantzarik ez dugu benetako labar-irudiak direnik. Oinarri zientifiko guztiak betetzen dituzte egin ditugun azterketak"

Seigarren aurkikuntza Gipuzkoan

Hau da seigarren labar-pintura aurkikuntza Gipuzkoan, eta garrantzi handikoa, gainera. Baina kontserbazio egoera ez da beste batzuena bezain ona, eta, horregatik, ezin dira parekatu Altxerriko eta Ekaingo Santutegi handiekin.

Orain arte babestuta dauden labar-pinturak Gipuzkoan:

1) Lehen aurkikuntza Altxerrikoa izan zen, Aian, 1962an. Oso multzo garrantzitsua, batez ere grabatuei dagokionean. Espezie ezberdinen erakustoki ederra. [baina 2013an antzinatasun ikaragarriko irudi gehiago identifikatu dituzte bertan]

2) Gero Ekaingoa aurkitu zen 1969an. Leroi-Gourhan adituaren esanetan, Kuaternarioko artearen zaldi panel perfektuena gordetzen duen haitzuloa da Ekaingoa.

3) 2006an aurkitu ziren hatzez eginiko Praileaitzeko marratxo gorriak. Aurkikuntza honek kobazuloa salbatu zuen harrobiaren ustiapenetik.

4) Geroago hatz pareak gorriz margotuta azaldu ziren Astigarraga izeneko kobazuloan, Deban 2009an.

5) Azkenik, 2012an Aitzbitarte IV kobazuloan mantxa gorri bat estalaktita batek estalia aurkitu zuten, bere antzinatasuna ziurtatzen zuena.

Danbolinzulo haitzuloan labar-irudi berriak aurkitu izanak funtsezko lurralde bilakatzen du Euskal Herria sinbolismoaren eta artearen jatorria ikertzeko, eta Goi Paleolitoan gizakiaren mugikortasuna eta interakzioa ulertzeko.

Volver a “Arqueo/Paleo”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado