Dominique Prebende "Salaber"

Prensa, Radio y TV.
admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Dominique Prebende "Salaber"

Mensajepor admin » 07 Nov 2015, 08:23

EH-ko espeleologiaren historia ikertzen ari den tipejo batek :) Dominika Prebende espeleo xiberotarraren garrantzia azpimarratu du:
http://saguzarrak.blogspot.com.es/2015/ ... laber.html
O.
Imagen
Euskal speleo historian, Xiberuak kapitulo nagusiña osatzen dau. Bertan hasi ziran esploraziño modernuak (Martel 1908), eta II Mundu Gerra ostian Max Cosynsek gidatutako taldiak Europako lurpeko sistema garrantzitsuenetako bat “pintxau” zeban, espeleologian Urrezko Aroari hasiera emonaz.

Halan be, paradoxikoki, Xiberuako esploraziñuetan oso xiberotar gitxirek hartu dabe parte. Badira izen solte batzu, bai: Michel Bouillon ozaztarra, Henri Cazenave santagraztarra, kanpoko lanetan jardundako Bouchet familiakuak... baiña nere ikerketetan ikusten nabillenez, danen artian paper garrantzitsuena Dominika Prebendek jokatu zeban, Salaberria etxekuak (Santa Graziko eliza onduan).

Madeleine Cabidoche eta Dominika Prebende 2001ian.
Oin dala gitxi GSHP-ko lagunak Madeleine Cabidoche bioespeleologoan omenez egindako billeria bultzatu zeben, eta bertara gonbidatu ninduen. Han konfirmau nittuan Salaberri buruzko nere ustiak. Oso deigarrixa egin jatan bere Auch eta Bigorrako lagun (eta ikasle) izandakuak detsen erreberentzia. Dominika mutilzaharra izanda, ondorengorik ez eta bera hil ostian Salaberren gauza asko Madeleinek etxian hartu zittuan (Arrakoeix, Kalla auzuan). Hantxe ikusi nittuan bere kaskua, liburuak –nobelak, nafarroako katalogo espeleologikuak, pastoralak...-, makillak, kuadruak –, bere buruan marrazkixa, basurde baten argazki dedikaua-... Ulertu nebanangaittik, beste relikia batzu Dominika eta bere arrebia hil artian etxetik desagertu ziran (hartz hanka bati buruz luze jardun zeben, ulertu neban apurrangaittik basozainekin arazuak ekarri zetsazena...).

Baiña gauza guztien gaiñetik, bat azpimarratuko neuke: Arrakoetxian bildutako espeleologo guztiak, Salaberri buruz berbetan, erakusten zeben erreberentzia. Momentu baten, danak jangelan sartuta genguazela (30 bat lagun), mezetan genguazela begittandu jatan: batek ha gogoratzen zebanian, beste guztiok isilik eta entzutzen. Bistan da errespetu izugarrixa zetsela.

Hau hobeto ulertzeko, gauza bat argittu biharko dot: Salaberren bizitza espeleologikua oso luzia izan da, beraz belaunaldi askokin kontaktua izan dau. 1952 inguruan izan zeban lehelengo kontaktua, Lepineux lezia (San Martin Harrikua) esplorau zaneko espediziñuetan mandazain modura kontratau zebenian; gero, Michel eta Madeleine Cabidocheri laguntzen hasi zan, eta hauen eskutik jaitsi zan estraiñekotz 1965an leza batera; harrezkero, paper garrantzitsua jokatu zeban Basabürüan egindako esploraziñuetan, inguruak oso ondo ezagutzen zittualako (artzaina zan, eta bera eta bere lagunen olhak kanpaleku estrategikuak izan ziran); Hegoaldeko esploraziñoren baten be parte hartu zeban, CD Eibarko Jose Telleriak kontau zestanez...; lurpetik erretiratzeko ordua etorri jakonian be, La Vernako tuneleko atezaina izaten jarraittu zeban hil arte; horretara, San Martin Harrira mundu osotik etorrittako espeleologo guzti-guztiak Salaberriatik pasau bihar izaten ziran, Dominikan liburu haundixian izena apuntatzeko eta berakin barriketan jarduteko...

Dominikak arrebia bazekan, kanpuan bizi zana; ha igaz hil zanian, etxia partitzeko eta saltzeko momentua etorri zan. Madeleine-eta laguntzen ibilli ei ziran, eta etxia ondiok Dominikan aittittan izenian (¡!) zeguala ikusi zeben. Bere jabetzak dispertsau badira be danak Santa Graztarrak erosi dittuez, antza; Arrakoetxeko espeleologuak otoitz moduko inbentarixo hau egin zeben: etxia Ambrosi eta Mayayou Bürgübürün semiana dala oiñ... kortia ez dakitt norek hartu dabela... goiko sorua beste etxe horretakuak erosi dabela... Hardoi izeneko batek be ez dakitt zer erosi dabela... Errepasua amaittu zebenian, danak isilik geratu ziran eta andrazko batek zera esan zeban ondorixo moduan: “Behintzat: dana Santa Grazin geratu da (turistak edo kanpotarrak eskuratu biharrian, esan gura zeban); hori da, zalantza barik Dominikak nahiko zeukiana”.

Lurrari estu lotutako gizona izan zan, itxuria, Salaber, eta gero eta gehixago interesatzen jata. Zentzu horretan, Txomin Peillen lagunak idatzittako liburu hau irakortzeko dakat ondiok: bertan Dominika eta bere aitta Pierren lekukotasuna jasotzen ei da, ehiztarixak eta hartzak izandako harreman atabikua aztertuz...

Volver a “Noticias”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado