Gaur publikatu dute sarean "Espainiako artxibo audiobisual handiena", tartean, NODO-aren artxiboak (Francoren diktadurako albistegi ofiziala).
Espeleologia filmaketa asko daude, tartean Euskal Herrian edo (Ojo Guareña kasu) euskaldunek partehartutako esplorazioak. Gainetik begiratuta hauek aurkitu ditut:
- Marcel Loubensen gorpuaren erreskatea 1954 http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-608/1482848/
- Ojo Guareña 1958 http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-817/1486387/
- IPV taldekoen entrenamentuak Etxaurin 1960 http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-914/1469126/
Isaac Santestebanek berak esanda, badakit Itxitxoan ere (Nafarroa) filmaketaren bat egin zela Iturralde taldearen sasoian (1948-1953). Inork aurkituko balu, hemen argitaratu dezala!
O.
NO-DO artxiboa
IV Jardunaldiak (Mairu 1959)
NODO-ko erreportaia 1959 Euskal Espeleologia Jardunaldiei buruz. Jaime Fariña gasteiztarra ezagutu dut Mairuelegorretako katazuloetan zehar tatarrez. Zuek ezagutzen al duzue beste inor?
http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-865/1479629/
O.
http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-865/1479629/
O.
Re: NO-DO artxiboa

GUM #speleo taldeko Anibal Herrerok dokumentu baliotsuaren berri eman digu: 1958ko urriaren 13ko NODO-an (Francoren diktaduran zine guztietan ematen zen dokumentala), Karrantzako Torca del Carlistako espedizioaren erreportaia. Bertan GUM-eko kideak agertzen zaizkigu leizearen sarrerako irudietan, eta Anibalek esan digunez barruko irudiak Pozalaguakoak dira (kazetariak ez baitziren Carlistara jeitsi). Hemen ikus ditzakegu, 6:10 minututik aurrera
http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-823/1487594/
Halere, dokumental osoa ikusteak merezi du, espedizioa burutu zen sasoian nolako giroa zegoen ikusteko. Ez beldurtu gero!

O.
¿Quién está conectado?
Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado