Aretako eskolan (Araba)

Congresos, charlas / Invitaciones, colaboración entre clubes
admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Aretako eskolan (Araba)

Mensajepor admin » 13 Abr 2016, 12:14

https://grupoespeleotakomano.wordpress. ... -de-areta/
LEIZE IKASGELA ARETAKO IKASTETXEAN/Aula de espeleo en la Escuela Pública de Areta
Imagen
Areta Herri Ikastetxeko arduradunek jarraitzen dute interesa agertzen leizeen mundua eta espeleologia helburu didaktikoekin erabiltzeko. Eta gure ikuspuntutik, eskertzeko modukoa da, Takomanoko kideekin kontatzeaz gainera, espeleologiari , gure jardunari egiten zaion aitortza eta zabalpen lanagatik. Duela hilabete batzuk eskolako txikienekin (haurreskolako umeak) egindako jardunaren berri ematen genuen. Oraingo honetan nagusienen txanda izan da, hots, Lehen Hekuntzako 5. eta 6. mailako gaztetxoekin (11-12 urte). Eskolako Euskararen astearen egitarauaren barruan txertatutako ekimena bi egunetan zehar gauzatu zen. Lehen saio batean, ikastetxeko areto handian leizeen sorrera, zaintza eta alde ludikoa jorratzen duten hainbat bideo ikusteko parada izan zuten gaztetxo aretarrek. Hala, Felix Ugarte Elkartearen “Mendien sekretuak “ dokumental zoragarria, Ozamiz I koban Euskal Espeleologoen Elkarteak 2011.urtean egindako garbiketaren inguruko erreportaitxoa eta azkenik, Takomanok aurrera eramandako kirol irteera batzuen inguruko bideoak ikusi zituzten.
Biharramunean, txangoa egin genuen Lezeaga leize sareraino. Aretatik hurbil egonik, ikastetxetik bertatik oinez abiatu ginen 30 gaztetxo, bizpahiru irakasleren laguntzarekin. Txango guztiz didaktikoa izan zen, aurreko egunean bideoetan ikasitakoa bertatik bertara ikusteko aukera eman zuena. Azalpen txiki batzuk emanda, hasierako gelara sartzearekin helburua betezat eman genuen. Esan beharra dago, gaztetxoak poz-pozik bueltatu ziren.
Txikienek ere txangoa eduki zuten gaiarekin lotuta, Aretan bertan etxe artean karaitza puska handia azaleratzen den lekuan , harri mota hau ezaugarritzen duten fosilak( Aretako barraren karaitzaren kasuan, errudistak) ezagutu eta ikusi zituzten.
Esan bezala, umeak zein ikastetxeko arduradunak oso pozik geratu dira ekimen hauekin eta esker ona agertzearekin batera, espeleologiari lotutako jardun hauek errepikatzeko asmoa azaldu digute. Eskerrik asko zuei! Areta beti!!
Horra eskolaren blogean jardunen inguruan argitaratutako sarrerak, bideoa eta guzti!:
http://gartetxe.wix.com/euskara-astea-1 ... uloa/jbbpx
http://gartetxe.wix.com/euskara-astea-16#!irteera/l4d15

Volver a “Eventos/KDDs”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado