Kobaz koba trail (Zestoa)

Congresos, charlas / Invitaciones, colaboración entre clubes
admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Kobaz koba trail (Zestoa)

Mensajepor admin » 04 Ene 2016, 21:58

Ekimen interesgarria, betiere karstaren babes neurriekin lotuta badoa
http://www.niktri.com/otsailean-i-kobaz ... asterketa/
O.
Imagen
18 diciembre, 2015 •
I. Kobaz Koba Trail. Mendi lasterketa lehen euskaldunen bidetik

• Euskal Historiaurrera garamatzan lasterketa
Azken izoztaroan euskal mendietan bizi iraun zuten lehen euskaldunak. Elur eta izotzez beteriko mendietan, ehiza eta fruitu bilketa ziren beraien bizimoduaren eta elikaduraren oinarria. Kobek eskainitako estalpeak bizileku moduan erabili zituzten, koba batetik besterako bideetan zehar ematen zuten bere bizitza. Gizaki haiek, Zestoako mendietan barrena, aztarna asko utzi dizkigute, kobak eskaintzen duten babesean. Margo paregabeak, bitxi ederrak, menhirra eta baita eguneroko jardunerako lanabesak ere. Ekain koba, UNESCOk Gizateriaren Mundu mailako ondare izendatu zuen duen garrantziagatik.
Kobaz koba Trail-ak, lehen euskaldunen bideetatik, iragana bizitzeko esperientzia paregabea eskaini nahi du. Gure arbasoen bide berdinetatik, historiaurretik gaurdainoko mendi lasterketa itzela, gure nortasunaren sustraietarainoko ibilbidea. Korrikalariek nahiz lagunek gure historiaz gozateko aukera eskainiko dugu datorren otsailaren 14ean.
Zatoz euskal historia bertatik bertara bizi eta gozatzera!

Eguna / Día: Otsailak 14 Febrero
Distantzia / Distancia: 25 km
Prezioa / Precio: 20 €
Izen emate bakoitzean barneratua: Dutxa zerbitzua, aldagelak, kontsigna, kamiseta, oroigarria, Ekainberrirako sarrera, hamaiketakoa eta lasterketako anoa.
Egitaraua / Programa :
09:30: Irteera.
11:00-14:30: Historiaurreko Txoko eta Tailerrak. Euskal Produktuen dastaketa.
Izen emateak / Inscripciones: Laster burutu ahalko dira / Próximamente
Frogaren inguruko informazioa osoa / Toda la información sobre la prueba: www.niktri.com

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Kobaz koba trail (Zestoa)

Mensajepor admin » 17 Feb 2016, 19:40

Egin dute, bada. Orain espero dezagun Zestoako koba guztiak barrita-energetikoen-paperez beteta ez aurkitzea. Ramon Martijak eta bere lagunek esan dezatela! ;-)
http://www.mendialdiak.com/txapelketak/ ... oba-trail/
O.


Volver a “Eventos/KDDs”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado