Karaitza 19

admin
Site Admin
Mensajes: 1104
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Karaitza 19

Mensajepor admin » 02 May 2012, 07:35

Imagen
Goikoetxeko ale berezia atera eta gero, hemen da Karaitza aldizkariaren urteroko zenbakia. Hor behean duzue editoriala eta aurkibidea.
UEV-EEE-ESB-ko kideek dohainik jasoko duzue paperezko alea; besteek berriz, PDF-a hemen deskarga dezakezue:
https://docs.google.com/file/d/1CnhgxGd ... edit?pli=1
O.


Editoriala:

Atzean geratu da 2011 urtea, aieru txarrekoa alderdi askotatik: lana,politika, ekonomia, gizartea… inor ez dago hauetatik libre. Egoerailun eta zalantzakor honetan, gaiak gehiegizko tokia hartzen du gureelkarrizketa, solasaldi, hitz aspertu eta abarretan. Baina ezin da denahorren txarra izan eta Obelix eta Asterix gogora ekarrita,espeleologiaren munduak ihes egiten dio egoerari eta esploratze,aurkikuntza eta ikerketa berri mordoa dauka jendeari erakusteko. Erremedio ederra krisiari buelta emateko: espeleologiagoa gehiago!Aurtengo alea Iñaki Latasaren (GAES, Bilbo) artikulu mamitsu batekinhasten da, bertan Itxinan (Bizkaia) esploratutako 40 kilometroko sarebaten deskribapena egiten du: Itxinapeko sarea. Kobazuloa Gorbeialdean dago Itxinako mazizoan eta espeleogenesiaren ikuspuntutik landu du. Ondoren, Nafaroako Aezkoara pasatukogara Basanberroko ziloan 10 urtez egindako lanen berri edukitzeko. Artikulua Iruñeko Satorrak taldekoa da, bera aritu baita Garraldako leize honetan. Oroitu 2000ko alean (9. zenbakia) lehen artikulu batargitaratu genuela. Segida emanez, Oñatiko AMET taldeak Aizkorrieta Udalaitz mendialdeetako iturburu batzuen ur hotzetan murgilduko gaituzte, zeren eta, azken boladan hainbat murgilaldi eta esploratzeegin dituzten. Atal honi itxiera ematen dio iazko udaldean Larrakomazizoan, Nafarroako taldeek antolatu eta NEF eta EEEren partehartzearekin egin zen kanpaldiak. Sarrera gisa, Iruñeko Satorrak taldeak 10 urtetan egindako katalogazio lanaren laburpen bateskaintzen digu; izan ere, aurreko lan honen ezean, ezinezkoa izanenbaitzen aipatutako kanpaina egitea eta hurrengo urteetan zuku ederra aterako diogu berrikuspen honi. Azken artikulu batek CES-ALFA taldeak (Madril), hainbat unibertsitaterekin elkarlanean, egiten ariden lan baten berri ematen digu. "Criopicos" izeneko ikerketa hau Europako Mendietako leize izoztuetan egiten ari dira eta interes handiko gertatuko zaizue.

Hurrengo atalean, elkarrizketa sakon bat da: Richard Maire "leprofesseur" geomorfologo, ikertzaile eta espeleologo adituak bere esperientzien berri ematen digu; gogoan eduki Maire izan dela munduosoan erreferente garrantzitsua espeleologian eta toki askotakoesplozatzetan parte hartu duela. Rober Garayren komiki batek egilehonek espeleologiaz duen ikuspegi pertsonala eskainiko digu,"Amos pa'las kuevas" (Goazik/n zulotara). Artikulu batek EEEren karstaren babeserako batzordearen jarduna kontatuko digu. Azkenartikulu batek teknika eta materialen batzordearen ekarpena kontatuko digu. Ohi bezala, azken atalak honako berriak dakarzkigu: 2011 urtean EEko taldeen Euskal Herriko azken esploratzeak; egindako espeleolaguntza ariketak eta iaz espainiar estatuan gertatutako istripu eta larrialdien berri. Azken berriek ixten dute Karaitzaren 19. zenbaki hau, zuen interesekoa izanen delakoan. Bien bitartean, agur bero bat!.

(KARAITZA ALDIZKARIAREN ARGITALPEN BATZORDEA)

Sumario

-ITXINAPEKO SAREA. (IÑAKI LATASA UNDAGOITIA. GAES de Bilbao)

-BASANBERROKO ZILOA. (ARTURO HERMOSO DE MENDOZA, JAIME LEGARREA, PEDRO M. MARTÍNEZ JUANGO, CARLOS ERAÑA Y VÍCTOR ABENDAÑO.Satorrak Espeleologi Taldea)

-ÚLTIMAS EXPLORACIONES EN LAS SURGENCIAS DE AIZKORRI Y UDALAITZL.RICHARD; X. AZKOAGA; M. AGUILAR; A.BEREZIBAR; J. DORADO; C.ERAÑA; R. ERAÑA; J. ESPERASATE; J.M. EXPOSITO; O. KORTABARRIA; I. MUGARZA; A. OLALDE; A. PEÑA; J. UGARTE; S. UGARTE; P. ZABALETA

-ACTUALIZACIÓN DEL CATÁLOGO ESPELEOLÓGICO DE NAVARRA EN EL KARST DE LARRAJ.I. CALVO; K. LOS ARCOS; A. HERMOSO DE MENDOZA; V. ABENDAÑO.

-CAMPAÑA LARRA 2011. ARTURO HERMOSO DE MENDOZA Y VÍCTOR ABENDAÑO (Satorrak Espeleologi Taldea).

-CUEVAS HELADAS EN PICOS DE EUROPAGÓMEZ LENDE, M. , SERRANO, E., SEMPERE, F. Dpto. Geografía, Urbanismo y Ordenación del Territorio, Universidad de Cantabria.Dpto. de Geografía, Universidad de Valladolid; Dpto. de Expresión Gráfica, Universidad de Extremadura

.......................

ENTREVISTA. RICHARD MAIRE

CÓMIC. porROBER GARAY.

CONSERVACIÓN Y RESTAURACIÓN DE CAVIDADES

TÉCNICA Y MATERIAL

ACCIDENTES-INCIDENTES ESPELEOLÓGICOS EN EL ESTADO ESPAÑOL. AÑO 2011.

ÚLTIMAS EXPLORACIONES EN EUSKALHERRIA

Volver a “Números”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado