Ondarreko Zuloa, Aralar (Simulakro Orokorra 2012)

admin
Site Admin
Mensajes: 1104
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Ondarreko Zuloa, Aralar (Simulakro Orokorra 2012)

Mensajepor admin » 26 Oct 2012, 23:40

Sorpresa atsegina. Ertzaintzaren webgunean agertutako oharrean, EEL agertzen da antolatzaile nagusi gisa, inork "ninguneatu" barik.
O.
http://www.ertzaintza.net/wps/portal/er ... ZUHchL2Vz/
26/10/2012
Los especialistas permanecerán alrededor de 20 horas trabajando bajo tierra
Un centenar de espeleólogos participarán en el simulacro general anual de espeleosocorro
Alrededor de un centenar de espeleólogos participarán desde las 9 horas de mañana sábado, día 27 de octubre, hasta la madrugada del domingo, día 28, en el simulacro general de carácter anual de espeleo-socorro que tendrá lugar en la sima de Ondarre, situada en el Macizo de Aralar, donde permanecerán alrededor de 20 horas trabajando bajo tierra realizando diversos ejercicios de rescate.
Servicio de Prensa

En el simulacro, organizado por la Unión de Espeleólogos Vascos, Euskal Espeleo-Laguntza, con la colaboración de la Dirección de Atención de Emergencias y Meteorología del Gobierno Vasco, participarán efectivos de la Sección de Montaña de la Unidad de Rescate y Apoyo Táctico Policial de la Ertzaintza, miembros de Cruz Roja y la DYA así como diversos equipos de espeleosocorristas procedentes de otras comunidades autónomas.

El objetivo del simulacro no es otro que el de entrenar y coordinar a un amplio equipo humano de especialistas para efectuar un rescate de heridos en el interior de una cavidad.

La cavidad elegida para esta ocasión es la sima de Ondarre, cuya profundidad alcanza los -260 metros y está provista de un importante río en su interior. Los especialistas harán la aproximación a boca de cavidad desde la localidad guipuzcoana de Ataun.

El ejercicio ha sido reservado a especialistas entrenados especialmente para moverse en cuevas y simas subterráneas, capaces de utilizar complejas técnicas de salvamento.

admin
Site Admin
Mensajes: 1104
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Ondarreko Zuloa, Aralar (Simulakro Orokorra 2012)

Mensajepor admin » 28 Oct 2012, 22:44

Bueno, gorabeherak gorabehera dena ongi xamar irten da. Orain lo-orduak errekuperatzea tokatzen da.

Hari honetan simulakroari buruz argitaratzen dena biltzen joango gara, gero Koordinatzailearen balorazioarekin batera webgunean argitaratzeko. Hemen dago El Diario Vasco egunkarikoa:
http://www.diariovasco.com/v/20121028/a ... 21028.html

O.

Sota
Mensajes: 411
Registrado: 07 Feb 2011, 11:21

Re: Ondarreko Zuloa, Aralar (Simulakro Orokorra 2012)

Mensajepor Sota » 30 Oct 2012, 11:28

Pongo otro par de enlaces a periodicos que han dado la noticia de el "evento":

http://www.abc.es/agencias/noticia.asp?noticia=1280294

http://www.deia.com/2012/10/27/sociedad ... eosocorro-

Imagen
BILBAO. Alrededor de un centenar de espeleólogos participan, desde las nueve de la mañana de este sábado y hasta la madrugada del domingo, en el simulacro general de carácter anual de espeleo-socorro que tiene lugar en la sima de Ondarre, situada en el Macizo de Aralar, donde permanecerán alrededor de 20 horas trabajando bajo tierra realizando diversos ejercicios de rescate, según ha informado el Departamento vasco de Interior.

En el simulacro, organizado por la Unión de Espeleólogos Vascos, Euskal Espeleo-Laguntza, con la colaboración de la Dirección de Atención de Emergencias y Meteorología del Gobierno vasco, participan efectivos de la Sección de Montaña de la Unidad de Rescate y Apoyo Táctico Policial de la Ertzaintza, miembros de Cruz Roja y la DYA así como diversos equipos de espeleosocorristas procedentes de otras comunidades autónomas.

El objetivo del simulacro no es otro que el de entrenar y coordinar a un amplio equipo humano de especialistas para efectuar un rescate de heridos en el interior de una cavidad.

La cavidad elegida para esta ocasión es la sima de Ondarre, cuya profundidad alcanza los -260 metros y está provista de un importante río en su interior. Los especialistas harán la aproximación a boca de cavidad desde la localidad guipuzcoana de Ataun.

El ejercicio ha sido reservado a especialistas entrenados especialmente para moverse en cuevas y simas subterráneas, capaces de utilizar complejas técnicas de salvamento.


admin
Site Admin
Mensajes: 1104
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Ondarreko Zuloa, Aralar (Simulakro Orokorra 2012)

Mensajepor admin » 06 Nov 2012, 11:37

Satorren argazki albuma:
https://picasaweb.google.com/1153742693 ... imaOndarre

Eta EEE-ko webguneko oharra:
Aurreko urriaren 27-28an Euskal Espeleologoen Elkargoaren espeleolaguntzaren urteroko praktika orokorra Gipuzkoako Aralar mendilerroaren Ondarre leizean ospatu zen. Hain zuzen ere, Ataungo San Martingo auzotik Aralar mendirantz 6 kilometoko pista behin hartuta. FUE taldeko bordaren inguruetan PCren logistika izan zen erabakitako lekua. 90 lagun elkartu (60 espeleologo eta 30 boluntario). Eguraldiaren iragarpen guztiak bete zuten eta Ondarre leizezuloaren beheko galeriak urez gainezka jaso ziren, beraz simulakroaren arduradunak ibaiaren prestatutako aktibitateak geldiarazi izan zituzten. Orduan 4 espeleologo taldeak goiko leizearen -100 metroko galerietatik kalera lan egin behar zituzten. Dena den, antolatzaileak partaide guztiei esker anitz eman nahi dute, jakinarazi nahi dugu.

Durante el fin de semana del 27-28 de octubre se ha celebrado el simulacro anual del espeleosocorro vasco (EEL). En lugar elegido ha sido el paraje de Ondarre en la sierra de Aralar, ascendiendo por la gipuzcoana vertiente de Ataun. En este lugar se instalo el PC, en la borda localizada en este entorno. Alrededor de 90 participantes asistieron al evento (60 espeleos y 30 en la gestión y apoyo). Los pronosticos metereológicos se cumplieron y la cavidad de Ondarre entró "en carga", impidiendo cualquier maniobra en el previsto tramo acuático. El activo colector que drena en la surgencia de Osinberde estaba totalmente anegado y los 4 equipos de cavidad se dedicaron al porteo de la camilla de los tramos previstos, a excepción del inferior. Desde la organización queremos agradecer a todos los participantes su colaboración y queremos resaltar que se tomado buena nota de esta experiencia adquirida para futuros simulacros.

O.

admin
Site Admin
Mensajes: 1104
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Ondarreko Zuloa, Aralar (Simulakro Orokorra 2012)

Mensajepor admin » 07 Nov 2012, 23:00

Nota de Sergio:
En el siguiente enlace podéis descargaros las fotos del simulacro de Ondarre 2012 y Artekona 2010

https://www.dropbox.com/s/zph5zub8zvky3 ... 2012.zip?m


Idoia reporta los materiales personales perdidos que han llevado al local del GAES:
Goretex negro.
Buff polar negro/blanco.
Rodilleras rígidas negras.
Petate personal de cintura.
Bolsa negra con calcetines en su interior.
Katillu metálico.
Paraguas negro plegable.
Paraguas marrón.
Paraguas empuñadura verde.
PD. Oskar Latasa comunica que terminó en Navarra: gore-tex verde de marca Millet, talla M.

O.

admin
Site Admin
Mensajes: 1104
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Ondarreko Zuloa, Aralar (Simulakro Orokorra 2012)

Mensajepor admin » 29 Dic 2012, 22:34

Takomanokoek ere idatzi zuten kronikatxoa:
http://grupoespeleotakomano.wordpress.c ... eko-zuloa/
O.

admin
Site Admin
Mensajes: 1104
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Ondarreko Zuloa, Aralar (Simulakro Orokorra 2012)

Mensajepor admin » 26 Jun 2013, 19:44

Konturatu zineten leizearen sarrera ondoan zegoen arkeologia indusketarekin, ezta? Begiratu, begiratu zer dagoen bertan.
http://paperekoa.berria.info/plaza/2013 ... arren_.htm
O.
Imagen
2013-06-21
Erdi Paleolitoko industria aztarnak aurkitu dituzte Aralarko gainetan

Levallois printza baten eta nukleo baten aurkikuntzak Aralarren orain dela 50.000 urtera aurreratu du gizakiaren presentzia

Jose Antonio Mujika buru duen EHUko arkeologo taldeak aurkitu du

Jon Ordoñez Beasain

Jose Antonio Mujika arkeologo beasaindarrak zuzentzen duen EHUko arkeologia taldeak Aralarren orain arte ezagutzen diren giza aztarna zaharrenak aurkitu ditu. Neanderthalen industria aztarnak dira, Erdi Paleolitokoak, gutxienez orain dela 50.000 urtekoak, eta Ondarre izeneko lekuan aurkitu dituzte, aire zabalean, Enirio-Aralar mankomunitatean (Gipuzkoa). Zehazki levallois printza bat eta nukleo bat dira aurkitutakoak. «Bizitokirik ez dugu aurkitu Ondarren, baina bai gizakiak utzitako arrastoak, industria aztarnak. Modu soltean aurkitu ditugu, eta, ondorioz, ezin da esan gehiago daudenik, baina garbi dagoena da Aralarko gainetan egon egon zirela gizakiak garai horretan».

Urteak daramatza Mujikak Ondarren lanean. Erdi Paleolitoko printza iaz aurkitu zuten, eta nukleoa, aurten. Levallois izeneko metodoa erabiliz gizakiak harriak landu egiten zituen, kolpe batzuekin forma jakin bat emanez, gero handik, nukleotik ateratako edo erauzitako printzekin karraskagailuak (larruak garbitzeko), puntak (ehizarako) eta beste tresna batzuk egiteko. Egin aurretik egin beharrekoa buruan irudikatzea eskatzen duen metodo bat da, eta Erdi Paleolitoan erabili zen. Piezak ez zituzten aurkitu elkarren ondoan, baina bai inguru berean, eta ezin da baztertu horregatik gehiago egotea.

Aire zabalean dago Ondarre, ez haitzulo batean, eta litekeena da urak edo beste aldagarriren batek garai horretako aztarnak mugitu eta hondatu izana, Mujikaren arabera. Horrek egiten du berezi aurkikuntza, oso zaila baita aire zabalean hain inguru aldapatsuan garai horretako arrastoak aurkitzea. «Historiaurrean gizakia haitzuloetan bizi zela pentsatu dugu, batez ere arrastoak kobetan aurkitzen genituelako. Baina ez da horrela. Garai horretan izango zuten bizitokia aire zabalean ere; kezka nagusia ez zen aterpea izatea, baizik eta elikatzea, horrek baldintzatzen zuen iraupena. Kontua da aire zabalean zailagoa dela arrastoak aurkitzea». Mujikak eta bere taldeak ezustean aurkitu zituzten Erdi Paleolitoko pieza horiek, harrespila eta zista artean lanean ari zirela. Ondarren eta Argarbin Goi Paleolitoko azkenaldiko edo azken izoztaroko (duela 14.000 urte) beste industria aztarna batzuk ere aurkitu dituzte: ehizarako erabiltzen ziren punta bizkardun pare bat.

«Toki aproposa»

Jose Miguel Edesok eta Ane Lopetegik Mujikarekin batera egin zuten Ondarreko azterketa geomorfologikoan (Arkeoikuska, 2011) ondorioztatu zuten garai batean putzuak zeudela, eta lehenik ehizarako toki aproposa izango zela, animaliak edatera joango zirelako, eta, ondoren, duela 6.000 urte, abeltzainek ganadua eramateko baliatzen zutela. Sakonune batean dago, gainera, inguruko tontorren artean babestua. «Ura eta babesa izanik leku egokia izango zen urteko garai epelagoenetan egoteko. Modu horretan giza talde horiek ez zituzten garai hotzagoetarako bailaretan eskura zituzten baliabideak xahutzen», dio.

Orain arte Aralarren ezagutzen ziren aztarna zaharrenak azken izoztaroan Homo sapiens sapiens-ak Ataungo Usategiko koban utzitakoak ziren; Gravette kulturako aztarna garrantzitsuak dira (duela 27.000 urte). 400 metrora dago Usategi eta Mujikak uste du agian toki hori erabiliko zutela suharri edo silex bila Urbasara zihoazenean, aterpea hartzeko. Ondarre, ordea, ez da igarobide bat, 700 metrora dagoen «toki apropos bat» baizik. Gizakia asko mugitzen zen garai horretan, eta horren froga da aztarnategietan dauden suharriak Urbasakoak, kostaldekoak (flyschekoak), Trebiñokoak eta Landetakoak direla Andoni Tarriñoren arabera, eta Tuteratik beherakoak ere bai Neolitotik aurrera trikuharrietan ikus daitekeen bezala.

Ura egoteak eta animalia eta gizakientzat leku egokia izateak azalduko luke Ondarren dagoen aztarna aberastasuna. «Diametro horretan horrenbesteko aztarna eta hain garai desberdinetakoak dituzten leku asko ez ditugu ezagutzen. Garai oso desberdinetan erabili dute, eta oraindik ere erabiltzen dute Aralarko artzainek». Erdi Paleolitokoak ezohiko aurkikuntza izan arren, gizakiaren presentzia Aralarko inguru horretan ez da gauza berria. Hor aurkitu zuen Adan de Iarzak 1879an Jentillarri trikuharria eta 1916an On Joxe Miel Barandiaranek Argarbikoa. Harrezkero multzo megalitikoa handitzen joan da, Gipuzkoako Aldundiaren Kulturbideak Aralarren liburuxkan ikus daitekeen moduan.

Erdi eta Goi Paleolitoko aurkikuntzez gain, Ondarren orain dela 4.100 urte inguruko zista bat eta orain dela 3.000 inguruko harrespila bat dira multzo megalitikoari Mujikak eta beste ikerlari batzuek gehitu dizkioten azkenak. Orain Gipuzkoako Aldundiaren Landa Garapena eta Kultura sailen diru laguntzarekin ari dira lanean. Ondarreko zistan hiru edo lau gizakiren hezurrak aurkitu dituzte, eta harrespilean gorpuak erretzeko erabilitako ikatzaren errautsak. Horiez gain, Brontze Aroko bizitoki bat (duela 4.000 urtekoa), erromatarren garaiko txabolak (duela 1.700-1.800 urtekoak) eta Goi Erdi Aroko abeltzain txabolak (duela 1.200 urtekoak) ere aurkitu dituzte. Azkoitiko Munibe taldearen laguntza ere izan dute eta Zaldibiako Gailurrarantz taldeak Uiduin duen borda utzi die ostatu hartzeko. Enirio-Aralar Mankomunitateko eta Foru Aldundiko basozainek ere lagundu izan dituzte hainbat unetan.

Trikuharriekin 1981ean hasi zen Mujika lanean, eta 1990eko hamarkadan Aralarren hasi zen, Alfredo Moraza, Jaione Agirre eta beste lankide batzuekin batera, baina ez bereziki Ondarren. «Mendi inguru horretan zeuden aztarnak aztertzen hasi ginen. Paisaiak izan duen eboluzioa aztertzea ere bazen asmoa. Baina horretan ari zarela hasten zara erreparatzen ordura arte garrantzia handirik eman gabeko harri koskorrei, eta hasten zara pentsatzen agian zerbait gehiago direla».

Euskal Herriko lehenengo abeltzaintzaren aztarnak duela 7.000 urtekoak dira, eta Arabar Errioxan daude (Peña Larga, Los Husos...). Eta duela 6.000 urte hasi ziren lehenengo trikuharriak eraikitzen. Badaude, ordea, Neolito eta Kalkolitokoak izan daitezkeenak ere, baina oraingoz datatu gabe dituzte Aralarreko gainetako trikuharri soilak: Uidui, Arantzadi, Zearragoena, Uelagoena eta Martxabaleta. Duela 4.100 urte inguru, Brontze Aroan, zistak eraiki eta erabiltzen ere hasi ziren, eta horietako bat da Ondarren induskatutakoa. Arraztarangañako zistari gehitu zaio hori. «Trikuharrien antzekoak dira zistak, baina txikiagoak eta gorpu gutxiago ageri dira hilobiratuta ».

Ustea da giza taldeek eraikuntza megalitiko horiek erabiltzen zituztela euren lur sailak bereizi eta markatzeko, baita ondoren harrespilak ere. Duela 3.000 urte trikuharriak erabiltzeari utzi eta gorpuak ehorzteko errausketa erabiltzen hasi zen gizakia, eta garai horretakoa da Ondarren aurkitutako harrespila. Ekainean aritu dira lanean, hiru astetan, eguraldiak horretarako aukera eman duen egunetan. «Bi harri bat bestearen ondoan zeudela konturatu ondoren hasi ginen zulatzen, eta gero ikusi genuen ez zeudela erabat zuzen. Gehiago induskatu eta harri multzo borobil batekin egin genuen topo».

Ondarrek duen aztarna kontzentrazioa berezia dela dio arkeologo beasaindarrak, baina toki gehiago ere izango direla gaineratu du, baina ez direla ezagutzen: «Asko saiatu behar zara miaketen bitartez lana egiten, aurrean duzuna interesa duela jabetzeko». Orain zista eta harrespila berriztatzea du helburu Mujikak: «Elementu xumez egindako egiturak dira. Denborarekin hondatzen joan dira, eta egiten ez badugu, ez dira mantenduko. Horiek berriztatu eta ezagutarazi nahi dugu».


Volver a “Formación”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado