Toponimia desegokia

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor admin » 26 Feb 2015, 20:40

ERRAJATXASKA escribió:La Leze ez da toponimo egokia, Lezea baizik.Historikoki eta udaletxeko artxibotan Lezea izan da benetako izena,han zegoen Lezea uria eta baseliza, eta Lezea abizena mantentzen da gaur ere.

Oso interesgarria, Errajatxaska! Hain zuzen ere, hain koba enblematikoari izena zuzentzeak merezi du, bai horixe!
Nik "Eginoko Lezea" izena erabili izan dut ADES-eko blogetako artikuluetan, ez dakit egokia izango litzatekeen zuen ustez. Hortan azken hitza arabarrak duzue, noski.
O.

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor admin » 26 Feb 2015, 20:54

Bide batez esanda, Zuberoako AXAMA leizearen nondik norakoak jakin ditut orain dela aste batzu, Madeleine Cabidocheren (GSHP) eskutik. Leize horretan istripu entzutetsu bat izan zen, 80 hamarkadan oker ez banago, bertan espeleologo bat lurperatuta geratu zelarik (gorpua han dago, ezin izan zuten atera).

Izena Dominique Prebende espeleologo zuberotarrak jarritakoa da; pentsatzekoa da toponimorik ez zuela izango, Dominique artzaina zelako inguru horretan, eta beraz toponimoa izatekotan, hark jakin beharko baitzuen. Leizea Madeleinek berak aurkitu zuen; eta Dominiqueren esanetan, hura GSHP eta Santa Graziko espeleologoen haz-ama zenez (amabitxi edo amapontekoa, zuberotarrez), izen hori jarri zion.

Haz-ama batuerazko forma izango zenez, nire ustez "Axama" forma onargarria izango litzateke zuberotarrez. Halere, bilakaera xelebrea izan du: dakizuenez, frantsesez "x" soinua "ch" idazten da. Beraz, hasieran "Achama" idazten hasi ziren. Gero, izena euskaratu nahian edo, "Axama" idatzi ordez "Atxama" idazten hasi ziren; eta noski, horrek ahoskatze desberdina du.

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor admin » 04 Nov 2015, 21:03

Andatza mendian (Gipuzkoa) Emeretzu / Guardetxe izenekin dantza izan da. Auzia argi dago, FUE-ko lagunek esaten dutenez:
http://www.felixugarte.org/soy-emeretzu-no-guardetxe/
O.

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor admin » 04 May 2016, 22:09

Atxurra eta Armiña (Berriatua): Barandiaranek duela 100 urte hanka sartu zuen, eta gaur egunean konpondu ezinda gabiltza.
http://saguzarrak.blogspot.com.es/2016/ ... do-un.html
Oier.


Volver a “Catálogo de Cavidades y Karst”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado