Toponimia desegokia

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Toponimia desegokia

Mensajepor admin » 21 Ene 2012, 20:43

Jean-Frederic Brunen artikulu interesgarria dute Montpellierreko GERSAM taldekoek webgunean, toponimia okzitandarrari buruz, edo zehatzago esanda, frantximantek oc hizkuntzako toponimoei emandako ostikadetaz:
http://gersam.ifastnet.com/speleoccitan.pdf
Bertan esandakoa Euskal Herrira guztiz extrapolablea da, okzitandarra gure hizkuntza ere ba delako (gogoratu gaskoin dialektoa Euskal Herriko zati handi baten erabiltzen dela), baina baita euskararekin ere berdintsu gertatzen delako ere.

Horregaitik sortu zait artikulu hau gaztelerara itzultzeko gogoa, euskarazko itzulpen / transkribatze kaskarrenekin apendize moduko bat eginda, Hegoaldeko espeleologoei begira batez ere. Inork lagundu nahi badu (sujerentziak, aportazioak...) hari honi erantzun diezaiola.

Eta zuen eskualdeetan ostikada toponimikorik ezagutzen badituzue, bota hemen ere. Un, dos, tres, responda otra vez:
1. "Audiette" (Odieta lezia, Zuberoan)

Zer esanik ez, honekin ez dugu gutxietsi nahi behinolako biltzaile toponimikoen lana (euskaraz ondo jakin ez arren, euskaraz jasotzeko ahalegina egin baitzuten). Baina gauzak hobetu badaitezke, hobetu egin beharko ditugu, ezta?

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor admin » 04 Feb 2012, 22:45

2. Noriturri / Inurriturri. Oker ez banago, toponimo bi hauek Urbasako koba berari buruzkoak dira:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/1009915
http://sites.google.com/site/scngorosti ... -noriturri
Hala ba da, hemen izango genuke beste desitxuratutako toponimo bat.
O.

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor admin » 25 Feb 2012, 19:45

3. URE ZARTZANDA ZULOA: Gorbeialdeko zulo honen izen desegoki hau argitarapen askotan aurkitzen dugu. Eta bai, denok dakigu argitaratuta dagoena zuzentzea "rollo" bat dela, baina... izenak errespetatzeko daude. "Uresartzendan Zuloa" edo halako zerbait beharko luke (azken hitza inguru horretan aritzen diren espeleologoek dute, noski).
O.

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor admin » 12 Jun 2012, 23:01

4. "Cueva de las Galaxias" / Sagainzelaia. Asteasuko koba honen izenarena Jean-Fredericek Okzitanian salatutako antzeko kasu bat da. Gazte batzuk izen berria asmatu, berezko toponimoa duela jakin barik, eta gero... hura zabaldu gehiago, jatorrizko izena baino.

Akelarrekoen kontakizunean agertzen da nola izan zuten izen egokiaren berri:
http://geakelar.blogspot.com.es/2011/10 ... teasu.html
O.

joxetakomano
Mensajes: 16
Registrado: 19 Jun 2011, 10:37

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor joxetakomano » 13 Jun 2012, 21:49

5. Torca de Zubadaldo-Zabalondo-Zaborrondo. Arando-Monte Santiago eremuko bitxikeria, Burgos-Araba artean kokatu leize eder honen izenaren gainean. Edelweiss taldeak 1981ean egindako topografian, Zubadaldo toponimoa erabili zuen. Bertoko espeleologoek Zabalondo deitzen diote. Eta inguruotako artzain batek diño Zaborrondo leizea dala. :o

txikillana
Mensajes: 3
Registrado: 23 Nov 2010, 22:09

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor txikillana » 18 Oct 2012, 08:31

6. Tximua / Morillo ondoko leizea: “Su nombre toponímico origen es el de Morillo ondoko leiza (por la proximidad de la calzada romana); pero se da el caso de que los mismos naturales de las pocas bordas existentes comienzan a adoptar el nombre de Tximua para la citada sima” (Eraso A. Polje de Zaldive. Munibe 1958 vol.10 fasc.4 p.263.)

admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor admin » 11 Oct 2013, 15:43

7. Illaminako "Ateeneko" Leizea. Hori irakurtzen dudan bakoitzean begiko mina ematen dit...

Badakit euskarazko deklinabide arauak ez direla ongi egokitzen katalogazio izen finkoekin, baina... ez duzue uste beste izen bat finkatu beharko litzatekeela, oi ene Satorrak? "Illaminako Ateen Leizea", edo "Illaminako Ateetako Leizea" askoz ere egokiagoak izango litzateke nere uste apalez.

Koldo Los Arcos
Mensajes: 19
Registrado: 26 Ene 2011, 11:17

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor Koldo Los Arcos » 11 Oct 2013, 22:36

Gabon:

Itzulpen hori Carlos Puchen katalogo ospetsuan agertu zen lehen aldiz eta uste dut Aranzadiko kide batek egin zuela.
Ligiko iturburuen izenak Bentia eta Ilaminako zuloak dira (Ilaminaku ziloa). Kontua da Ilaminako hori gure lamiatxo dela, hots, lamia izenaren txikigarria (zaldiko, mandoko, mutiko...). Baina Isaac Santestebanek Puertas de Ilamina asmatu zuenean, toki izentatz hartu zuen. Gainera, Puertas erderaz agertzen da eta nik badakit Isaacen asmoa Erronkarin ohikoa den Atea (arratea) erabiltzea zela, berak hala kontatuta (esaterako, BU 56 azpiko tokia Hoya de las Ateas da). Hala, nahasketa ez da txikia. Satorrak taldekoek ez dugu izen hori erabiltzen, ez erdaraz ezta euskaraz ere.

Ez dakit une egokia den itzulpen txukun bat egiteko. Beharbada bai, izen horrek (Puertas de Ilamina) 30 urteko bidea egina duelako.

Gemakide
Mensajes: 16
Registrado: 31 May 2012, 10:50

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor Gemakide » 15 Oct 2013, 12:46

Zeresan handia ematen duen gaia, euskal toponimiarena. Bai horixe!

Niri Arabako "La cueva de la Leze" datorkit burura. ¿La cueva de la cueva?

ERRAJATXASKA
Mensajes: 1
Registrado: 24 Feb 2015, 00:11

Re: Toponimia desegokia

Mensajepor ERRAJATXASKA » 26 Feb 2015, 00:55

La Leze ez da toponimo egokia, Lezea baizik.Historikoki eta udaletxeko artxibotan Lezea izan da benetako izena,han zegoen Lezea uria eta baseliza, eta Lezea abizena mantentzen da gaur ere.


Volver a “Catálogo de Cavidades y Karst”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado