Nestor Goikoetxea Gandiaga

Lurpean betirako sartu zaizkigun lagunak
admin
Site Admin
Mensajes: 1105
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Nestor Goikoetxea Gandiaga

Mensajepor admin » 17 Sep 2016, 08:19

Aste honetan zendu da Nestor Goikoetxea Gandiaga, Bizkaiko GEV-eko partaide izandakoa.
http://euskalespeleo.com/nestor-goikoetxea-gandiaga/
1963an sartu zen taldean, 18 urterekin, eta hamarkada horretan aktibitate espeleologiko handia egin zuen, Bizkaia osoan zehar esplorazioak eginaz (1964-1969 artean GEV-eko burua izan zen), hainbat aztarnategi arkeologiko aurkituz, eta dibulgazio artikulu asko argitaratuz. Agian aurkikuntza nabarmenena Otsabidepagozabalaganekoaxpea dugu, Itxinan 1967ko VI Euskal Herriko Espeleologia Jardunaldietan aurkitutakoa, eta 1968an Nestorrek berak esploratu zuena taldeko beste kideekin batera. 60. hamarkada amaierarekin batera ikasketak amaitu eta lanean hastea etorri zen, esplorazio aktibitatea jaitsiz eta GEV-eko ardura taldekide gazteagoei pasatuz; halere espeleologiari lotua jarraitu zuen: 1969ko Stuttgarteko Nazioarteko Kongresuan Itxinari buruzko bi komunikazio aurkeztu zituen; eta urte berean sortu zuten Kobie aldizkaria, Nestorrek hainbat urtetan zuzendu zuena. Jakin badakigu Euskal Espeleologoen Elkarteko aktibitateen jarraitzailea zela, eta beraz geratu bedi hemen ere bere oroigarri hau.

Volver a “Obituarium”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado