Heriotzaren Begiak

Lurpean betirako sartu zaizkigun lagunak
admin
Site Admin
Mensajes: 1106
Registrado: 23 Nov 2010, 15:42

Heriotzaren Begiak

Mensajepor admin » 19 Nov 2015, 22:30

Hildako espeleologoak gogoratzeko, ez zait burura etortzen kantu hau baino egokiagorik. ;)
Zuen guztion omenez, lurpeko lagunak! “Bakar, ilun, leizera jeitsiko gera...”
https://youtu.be/3g7qwx0q3Z4
(Paco Ibañez eta Joxan Goikoetxea musikan; hitzak Xabier Leterenak, Cesare Paveseren olerki baten gainean moldatuak)

Etorriko da zure soaz heriotza
gor, logabe, alhadura zaharren gisa,
goiznabarretik gauera alboan dugun
ohidura zentzugabe bat bailitzan.

Zure begiak alferrikako hitza izanik
garraisi mutu, isiltasun oro isil,
goiz bakoitzean aurkitzen dituzu adi
ispilura begiratuz, ilun, hurbil.

Jakinen dugu egun hartan, oh itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

Urratuko da ezpain hertsien keinua,
aurpegi arrotza leihoaren ondoan,
usadioen guneak desitxuratuz
biluztasuna nagusitzen denean.

Zure begiak argi grisaren errainu,
mendi ilunen goizorduko izotza,
esnatzearen dardara eta ikara
kale hutsetik hurbiltzen zarenean.

Jakinen dugu egun hartan, oh itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

Volver a “Obituarium”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado