UNIÓN DE ESPELEÓLOGOS VASCOS
EUSKAL ESPELEOLOGOEN ELKARGOA
UNION DE SPELEOLOGUES BASQUES
Español    Euskera   

Berriak !

XXVIII Jardunaldiak, datorren hilean!

2010-III-8: Hitzordua ipinita dago: Apirilaren 24 eta 25ean, XXVIII Euskal Espeleologia Jardunaldiak ospatuko ditu EEE-UEV-ek Oñatin. Besaide eta Aloña Mendi espeleologia taldeak izango dira antolatzaileak, eta programa interesgarria prestatzen ari dira: tailerrak, hitzaldiak, formakuntza teknikoa, argazki rallya... euskal espeleologoen topagune honek Joseba Iglesias lagun gaztea omentzeko aukera ere emango digu noski. Datozen asteetan finkatuko dute egitaraua eta antolakuntza BET eta AMET-eko lagunak, eta guk detaileak jakin ahala hementxe jakinaraziko dizkizuegu.
Josu Granja eta Diego Dulanto prestaketan (Argazkia: Gotzon Aranzabal)

Itxinara espedizio fotografikoan

2010-III-6: gaurko egunez, GAES, Burnia, GEA eta ADES taldeak elkarlanean aritu dira Otsabidepagozabalaganekoaxpean (alias Otsabide) eta ITX-80 leizean. Lehenengo taldearen lana Otsabideko sarrera historikorik barrenengo sifoira doan ibilbidearen irudiak hartzea izan da; bigarrena, ostera, sistema bereko leize honetako inkognita batzu argitzera joan da. Zazpi bat ordutako ekitaldia Orozkon amaitu dute afari gozoa hartuta.

Joseba Iglesias, Besaide Espeleologia Taldeko laguna
(argazkia: Goiena)

Joseba Iglesias (BET)

Besaide Espeleologia Taldeko kide gaztea 2010-II-28an hil da mendi istripuan.  Berari buruzko informazioa eta etorkizunean egingo diren ekimenak hemen jarraitu ahal izango dituzu.

(2010/02/26): Euskal Espeleologoen Elkargoak Karaiza aldizkariaren 17. alea kaleratu du.
(2009/02/25): Euskal Espeleologoen Elkargoak Karaitza aldizkariaren 16. alea kaleratu du.
(2007/12/31): Euskal Espeleologoen Elkargoak Karaitza aldizkariaren 15. alea kaleratu du.
(2007/06/22): Euskal Espeleologoen Elkargoak Karaitza aldizkariaren 14. alea kaleratu du.
(2007.ko maiatza); Euskal Espeleologoen Elkargoak garbitasun eta entrenamenduko bilkura "Torca de Karlista" leizean antolatzen du. Karrantza-Bizkaia.
(2007.ko Maiatza): MEXPRE-2007; Mexikoko "Negra" mendilerrora expedizioa.
(2006/12); Arabako Espeleologi Taldea (AET) Koloska aldizkariaren 4. alea kaleratu du.
(2006/10/22); Frantziar-Txiletar espedizioa, zein 2 hilabetez Madre de Dios irlan egon zen, Ultima Esperanza probintzietako artxipielagoetan (Txiletar Patagonia). Disziplina anitzeko misio zientifikoa, non espeleologia oinarria den. Bernard Tourte eta Alfredo Moreno hizlariak izango diran
(2006/2/17): Euskal Espeleologoen Elkargoak Karaitza aldizkariaren 13. alea kaleratu du.
(2005/12); Arabako Espeleologi Taldeak Koloska aldizkariaren 3. alea kaleratu du.
(2005/12/31); Espeleologo baten erreskatea Dimako Larrikoarri-II leizean, Bizkaia.
(25-9-2005); Euskal espeleolaguntza-taldearen espeleologo baten erreskatea Aralar´ko Ilobi leizean. Nafarroa.
.

(2005/12/15,16) KRUVERA-VORONYA. Munduko Leizerik sakonena. HITZALDIA. Irun eta Donostian.

2005/10/7-8-9); SEDECK-aren XV. Jardunaldiak Izaban (Nafarroa). Larrako karsta-Berna aretoa.
2005/6/1); San Martin leizeko filme berriaren aurkezpena (frantsesaz)
(2005/05); Munduko markaren sakontasuna Abjasiako Krubera leizean. (Ingeleraz)
2005/03/01); EEE-k Karaitza aldizkariaren 12. alea kaleratu du.
(2005/02/01): AET-k Koloska aldizkariaren 2. alea kaleratu du.
2004/03/01); EEE-k Karaitza aldizkariaren 11. alea kaleratu du.
(2004/02/07); San Martin Leizeko Ibaiaren Zeharkaldia (Basaburuko-Verna aretoa)
(2004/02/01): AET-k Koloska aldizkariaren 1. alea aurkeztu eta kaleratu du.
(2003/08); "Kietud"-eren Leizea, Kietud kolektiboaren azken esplorazioak Budogiako karstean, Larra.
(2003/03) San Martin Leizeko zeharkaldia (Verna aretoa- Haize tunela)
(2002/06); ARSIP-ek "Bulletin" aldizkariaren 17. alea kaleratu du. (Frantsesaz).

® Euskal Espeleologoen Elkargoa